Gure lantegia Adunan dago, Gipuzkoan. Ia lau hektareako lursail batean, 18.000 m2-ko azalera eraikia du.
Instalazio horiek autobus elektrikoak fabrikatzeko diseinatuta daude. Dena den, hirietako elektromugikortasun-premiei erantzuten dieten beste industria-ibilgailu batzuk egin daitezke haietan, baita haien osagai eta sistema nagusiak ere. Instalazioen hasierako produkzio ahalmena urteko 1.000 ibilgailukoa da.
Ingurumenarekin erabat konprometituta gaude eta trantsizio energetiko honetan lagundu nahi dugu. Euskal Herriko eguzki-parke fotovoltaikorik handienean inbertitu dugu. Parke honetan sortzen den energiak gure instalazioak hornitzen ditu, Europan autobus elektrikoak ekoizten dituen lehen fabrika bihurtuz.
Gure fabrikak nabea eta ura berotzeko sistemak ondoko partzelan dagoen enpresa baten lurrun-soberakinak aprobetxatzen ditu.
Zolarria planimetria handikoa da, eta ez du uzkurdura-junturarik. Estalkian, indukzio bidez finkatutako xaflak erabili dira. Eraikinaren barruko zein kanpoko argiztapena LED da. Instalazioen, ekipamenduen eta produkzio-prozesuaren (argiztapena, klimatizazioa, berokuntza, pneumatika, pintura-kabinak…) kontrola zentralizatuta dago, eta gelak ukipen-aginteen bidez kudeatzen dira.
Lantegiak proba-pistak eta saiakuntza-bankuak ditu, ekipamenduen fidagarritasuna eta eraginkortasuna bermatzeko, eta ibilgailuen eta haien osagaien eta sistemen teknologia probatzeko.
Elementu horiek guztiak direla eta, A motako energia-eraginkortasuneko ziurtagiria lortu dugu, egun Europan dagoen handiena.