Produktu fidagarrien eta jasangarrien gama zabalaz gain, giltza eskurako proiektu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, bezeroen premia guztiak betetzeko diseinatuak eta sortuak.
Gure elektromugikortasun-soluzioak erabiltzen dituzten hirietan saldu osteko zerbitzu esklusibo eta kalitatezko bat ezartzea erabaki dugu. Zerbitzu horiek R&M pakete pertsonalizatuak izango dituzte, eta aditu teknikoek eta tokian-tokian kontratatutako pertsonek kudeatuko dituzte. Hau da, tokian aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko du.
Zerbitzu-sareak hedapen-prozesuan jarraitzen du; izan ere, egun, Irizarrek homologatutako garaje bat dago, bermekoa, ibilgailu elektrikoak erabiltzen diren leku guztietan.