Europako merkatuetan, 10 eta 12 metroko Irizar ie busak 250 kilometro bitarteko autonomia du 15 eta 17 km/h bitarteko batez besteko abiaduran. Beraz, 14-16 orduz funtziona dezake, hiriko zein hiriarteko zirkulazio handiko baldintzetan, hiru edo lau orduko karga bakarrarekin. Potentzia izendatua 180 kW-ekoa da eta ibilgailuan ontziratutako energia 376 kWh-koa da.
Gainerako ibilgailuei dagokienez, operadorearen lineen energia-azterketak egiten ditugu, autobusean ontziratu beharreko energia kalkulatzeko, eta, horrenbestez, ahalik eta autonomiarik handiena lortzeko.
Energiaren fluxuak eta puntak identifikatzeko gai diren biltegiratze-sistemak erabiltzen ditugu, ahalik eta autonomia-mailarik onenak bermatze aldera.
Pantografo bidezko karga arineko sistemak ditugu ibilbidean zehar, egun osoan zehar operazioa bermatzeko.
Halaber, gidatzen laguntzeko sistemak ere jar ditzakegu ibilgailuetan, ibilgailuaren energia-kontsumoa txikitzen laguntzen dutenak eta, hortaz, autonomia handitzen dutenak.
Gaur egun zirkulazioan dauden unitateen funtzionamenduak zein operadoreek eta Europako zenbait hiritako hiri-garraioko arduradunek egiten dituzten probek egiaztatu egiten dituzte autonomia-maila horiek.