Gure karga-soluzioak elkarreragingarriak dira ISO 15118, DIN70121, OCPP 1.6 CE mark, EMC 61000-6-2, 61000-6-4, IEC 61851 eta IEC 61000 arauen arabera.
Zenbait karga-aukera eskaintzen ditugu, bezeroen baldintza guztiei ahalik eta ondoen erantzuteko, bai potentzia-mugari dagokionez, bai leku eta eragiketa murrizketei dagokionez.
Karga kotxetegietan
Kargatzeko modurik errazena eta ohikoena da. Combo 2 motako konektore bat ibilgailuarekin edo automatikoki pantografo baten bidez konektatzen da. Ibilgailuak potentzia txikiagoetan kargatzeko aukera ematen du, eta 50 kW-tik 150 kW-ra arte eskuragarri dago, bai outdoor modeloetan, bai indoor modeloetan ere. Karga modalitate honek bateriei laguntzen die, funtzionamendu egokia eta bizitza luzeagoa ziurtatuz.
Pantografoa kotxetegian
Soluzio honekin kotxetegietako karga geldoa erabat automatizatzeko aukera eskaintzen dugu, aparkatzeko espazioen gainetik instalatutako pantografoak (bottom up zein top down) martxan jarriz, korrontea hartzeko soluzioa operadore baten eskuzko konexioaren bidez ordezkatuz. Ukipenaren automatizazioak ibilgailuen berehalako karga ahalbidetzen du. Aukera honekin kable gutxiago daude lurrean eta langileen segurtasuna hobetzen du.
Karga adimenduneko sistema
Irtenbide pertsonalizatua da eta modu eraginkorrean kudeatzen ditu kotxetegiko karga baldintza/murrizketa guztiak. Flotak dituen karga beharrak identifikatzen ditu, eskatutako potentzia osoa optimizatzeko. Gure karga adimenduneko sistemak multimarka dira.
Karga azkarra
Gomendagarria ibilgailuak autonomia txikia duenean eta ibilbidean zehar kargak egin behar dituenean, 24/7 operatibo egoteko. Kargak kotxetegietan egiteaz gain, ibilbidean zehar ere egiten dira. Karga-geltokiak hirietako puntu estrategikoetan jartzen dira, linea bakoitzaren amaieran edo hasieran, hainbat autobus edo linea kargatu edo hornitu ahal izateko. Kargadoreen potentziak 450 kW eta 600 kW bitartekoak dira.
Sabaian muntatutako pantografoa
Ibilgailuaren sabaian jarritako mekanismo artikulatu bat da, eta kargagailuari konektatutako bobeda bat, egitura edo zutabe egokitu batean kokatua. Ibilgailuak bateriak kargatu behar dituenean, pantografoaren besoa zabaldu egiten da eta konexio egokiak ezartzen ditu. Diseinu moderno eta minimalista du, hiri-paisaian erraz integratzeko.
Pantografo alderantzikatua
Kasu honetan, pantografoaren zati mugikorra karga azpiegituraren zutabean txertatuta gelditzen da. Ibilgailuak pieza osagarri bakarra behar du kargatu ahal izateko. Ibilgailua minutu gutxitan kargatzen da.