Irizar e-mobility-n proposatzen dugun teknologia jatorritik ahalik eta eragiketa-kosturik onenak izateko garatuta dago, eta proiektuaren hasierako fasetik zerbitzu integral bat izateak helburu horri laguntzen dio.
- Potentzia-elektronika eta trakzio-sistemak balio-bizitza luzeak izateko garatzen dira.
- Irizar Taldearen teknologia adimendunak aukera ematen du autobusetan instalatutako sistemak etengabe eguneratzeko. Horri esker, bi onura lortzen dira: alde batetik, ibilgailu bakoitzaren balio-bizitza ahalik eta gehien aprobetxatzeko erronkari eraginkortasunez erantzutea, eta, beste batetik, bere aktiboen balioa optimizatzea.
- Irizar e-mobility-ren autobusetan, energia-teknologia berritzaileak erabiltzen dira, hala nola EcoAssist sistema eta energia-biltegiratzea kudeatzeko sistema.
- Back-office telediagnostiko-sistemak modu zentralizatu batean monitorizatzen ditu autobusaren osagai guztiak, baita bateriak ere. Horri esker, jarraipen oso bat egin daiteke, eta, beraz, mantentze-lan prediktibo eta prebentibo oso zehatza lortzen da.
- Karga adimenduneko sistemak kargagailuen datu guztiak zentralizatu eta erregistratzen ditu, baliabideen eta azpiegituren kostuak txikitzeko. Informazio hau denbora errealean lortzen denez, karga-denbora eta potentzia optimizatu egin daitezke.
- Zerga-salbuespenek hobaria ematen diete kutsatzen ez duten ibilgailuei; hortaz, are hobea da inbertsioaren errentagarritasuna.
- Badira kontuan hartzeko beste alderdi batzuk: herritarren osasun-gastu handiak txikitzea eta bizi-kalitatea hobetzea.