Gertaera garrantzitsuak
Gaur etorkizuneko mugikortasuna gauzatzea

2009
Irizar, karrozeriagintzari utzita, autobus-fabrikatzaile bihurtu zen, bere markarekin
Industria-dibertsifikazioko estrategia zehaztu zen, Taldea indartzeko faktore nagusi gisa. Enpresa horiek Taldearen posizionamendua eta ahalmen teknologikoa indartu zituzten.

2011
Elektromugikortasunaz arduratuko zen negozio-arloa sortu zen
2011. urtean, Europarako Irizarren hiri-autobus % 100 elektrikoaren proiektuari heltzeko erabakia hartu zen.

2012
Irizar ZeEUS Europako proiektuan parte hartzeko aukeratu zuten
2012an, Irizarrek lehiakortasun jasangarriarekin zeukan konpromisoaren zutaberik adierazgarriena bihurtu zen proiektua. Irizar ZeEUS europar proiektuan (Zero Emission Urban Bus System) aukeratutako enpresetako bat izan zen.

2013
12 metroko lehen autobus % 100 elektrikoa eta zero isurikoa egin zuen
Irizarren lehen autobus % 100 elektrikoari eta zero isurikoari iraunkortasun-probak egin zitzaizkion.

2014
Irizar ZeUS proiektuaren barruan bi ibilgailuak eman zituen Europako sektoreko lehen fabrikatzailea izan zen
2014. urtean, bi ibilgailuak eman zituen Europako sektoreko lehen fabrikatzailea izan zen. Bartzelonan jarri zituen zirkulazioan, eta Donostiarako lehen unitatea eman zuen.

2015
Lehen unitateak eman zituen Europako zenbait hiritan Urteko Autobusaren saria jaso zuen
2015ean, lehen unitateak entregatu ziren Londresen, Marseillan eta Bartzelonako metropoli-barrutian (Mohn, SA), eta testak egin ziren Europako zenbait hiritan. Irizar ie busari 2015eko Autobusaren saria eman zioten, Espainian.

2016
Industriako Ibilgailu Ekologikorik Onenaren saria eskuratu zuen
Ie busak Industriako Ibilgailu Ekologikorik Onenaren saria lortu zuen. Lehen linea % 100 elektrikoa inauguratu zen Marseillan. 2016an, sei unitate entregatu ziren Marseillan, Frantzian guztiz elektrikoa zen lehen linearako. Gainera, beste sei unitate entregatu ziren Donostian eta Bilbon, eta lehen autobus artikulatua fabrikatu zuen. Sei hilabete eman zituen Idiadako zirkuituan (Tarragona) iraunkortasun-probak egiten.

2017
Irizar ie tram autobusaren aurkezpena
12 metroko modeloez gain, 10,8 metrokoak egiten hasi zen, eta 18 metroko autobus artikulatuaren beste bi bertsio merkaturatu zituen.

2018
Irizar e-mobility fabrikaren inaugurazioa
2018an, bi sari garrantzitsu eman zizkioten Irizarri. Irizar ie tram zero isuriko autobus elektriko artikulatuak Espainiako Urteko Autobusaren eta Industria Ibilgailu Ekologikoaren sariak jaso zituen. Maiatzean, instalazio berriak inauguratu eta Irizar ie truck kamioia aurkeztu zuen.

2019
Irizar ibilgailu elektrikoak europako hiri ezberdinetan zirkulatzen daude
Hiru BRT proiektu martxan, Amiensen, Aix-en-Provencen eta Euskal Hirigune Elkargoan.
Irizar ie truck World Smart City sariaren irabazlea izan da.
Irizar ie truck World Smart City sariaren irabazlea izan da.

2020
Irizar e-mobility sari desberdinak jaso ditu
Irizar ie truck kamioiak, Enpresentzako Europako Ingurumen Saria (EBAE Sariak) lortu du.
Irizar e-mobilityk "Made in Euskadi 2019" saria jaso du, Euskal Industriaren Zigilua mundu osoan zabaltzeagatik.

2021
Irizar ibilgailu elektrikoek hainbat sari jaso dituzte
Irizar ie truck, 2021eko Espainiako Urteko Ibilgailu Industrial Ekologikoaren saria irabazi du.
Irizar ie busak Urteko Autobusa 2021 saria jaso du.

2022
Europako herrialde berriak erakarri eta merkatu nazionalean liderrak