Skip to main content

Irizar ie tram Efficient berria

Ibilgailu ikoniko baten bilakaera

10, 12 eta 18 metrokoak
Zaindutako diseinu minimalista
Ibilgailu aintzatetsia

Hiri-elektromugikortasunaren ikonoa

Irizar ie tram berria Efficient gamakoa da, Irizar ie bus Efficienten arrastoari jarraituz egindakoa, eta hiri askotan joera markatu duen ibilgailu baten bilakaeran aurrerapauso bat dakar. 

Ibilgailu erabat berria eta berritua da, 2011z gero eskuratu dugun know-howan oinarrituta garatu duguna, eta Europako 55 hiritan egindako 200 milioitik gora kilometroren bermea duena. Hala, ibilgailu are eraginkorragoa, fidagarriagoa, seguruagoa, irisgarriagoa eta egungo hiri inguruneetako premia errealetara egokitua eskaini nahi izan dugu.

WOW Efektua

Diseinuari dagokionez, belaunaldi berri honetan ere, Irizar ie tram autobusaren nortasun berezia mantendu da. Kanpoko diseinuak, hiri modernoak liluratuta utzi dituenak, bere horretan jarraitzen du: itxura dotore eta abangoardista eskaintzen du, berrikuntzaren eta teknologiaren sinonimo. 

Eraginkortasuna

Efficient plataformaren parte denez gero, Irizar ie tram berriak Irizar ie bus Efficient proiektuan ezarritako berrikuntza eta hobekuntza guztiak dauzka. Besteak beste, energia kontsumoa %10eraino murriztu da, pisua 1.000 kg inguru murriztu da, klimatizazio sistema eraginkorrago bat dauka, motor trinkoagoa, punta-puntako bateriak, eta jatorri birziklatuko materialen erabileran %50eko hazkundea izan du. 

Ergonomia

Aurrerapen teknologiko nagusien artean, nabarmentzekoa da aurrealdearen birdiseinu osoa: ikusgaitasuna hobetu, eta ikuspegi panoramikoa eskaintzen du. Gainera, gidariaren postua Alemaniako erreferentziazko VDV araudiaren arabera diseinatu da.

Fidagarritasuna

Ibilgailu berri honek belaunaldi berriko txasis bat du, fidagarritasuna optimizatzeko diseinatua. Aldi berean, lan handia egin da ibilgailuaren fidagarritasuna eta iraunkortasuna indartzeko, helburu argi batekin: konpromisoen beharrik gabe aritzeko gai den soluzio bat garatzea.

Irisgarritasuna

Ate guztiak zabalagoak dira orain; hala, pertsona guztiek izango dute erosoago eta bizkorrago sartzeko aukera. Gainera, ibilgailu berri hau arinagoa da altuera murriztu zaiolako, eta, horri esker, altuera mugatua duten gune historikoetara eta hiriguneetara arazorik gabe sar daiteke. Bidaiarientzako edukiera handiagoa (%5) eta barrualde argitsuagoa ere eskaintzen ditu, eta, horregatik, erosoago bidaiatu ahal izango da. 

Konektibitatea

Irizar ie tram berriak eguneroko eragiketako baldintza guztiak modu koherentean integratzen ditu, eta, hala, plug & play inplementazioa ahalbidetu, eta lehendik dauden eragiketa sistemekiko integrazioa gaitzen du. 

Digitalizazioa

Irizar e-mobilityk elektromugikortasunaren arloan daukan 15 urtetik gorako esperientziari esker, simulazioan eta bere plataformetako biki digitaletan aurrerapen garrantzitsuak egiten jarraitzen du. Gaitasun horiek direla-eta ibilgailu berri honen diseinuaren xehetasun bakoitza optimizatu da, eta soluzio eraginkorragoak, errendimendu handiagokoak eta ingurunean inpaktu txikiagoa dutenak bultzatu dira.

Abangoardia

Irizar ie tram Efficient berriak bere tokia lortu du merkatuan, eta aukera aproposa bihurtu da garraio publikoa modu jasangarri, eraginkor eta seguruan modernizatu nahi duten hirientzat. 

Mantentze-lanaren hobekuntza

Mantentze-lanen egunerokoan duten garrantzia dela eta, azterketa bat egin dugu kostuak zein mantentze-denborak murrizteko, ekipamendu desberdinetarako sarbideetan hobekuntza esanguratsuak ezarriz eta karrozeriako elementuen ordezkapena erraztuz.

Datu teknikoak

Irizar ie tram 12 m
  • Luzera
    10.620 mm
  • Gehieneko altuera

    3.300 mm

  • Zabalera
    2.550 mm
  • Kargatzeko aukerak
    Combo edo pantografoa
  • Baterien teknologia
    Hiru teknologia eskuragarri
  • Aukerak
    Ate irristagarri eta kulunkariak
  • Motorra
    Sinkrono zentrala
Irizar ie tram 12
  • Luzera
    12.160 mm
  • Gehieneko altuera

    3.300 mm

  • Zabalera
    2.550 mm
  • Kargatzeko aukerak
    Combo edo pantografoa
  • Baterien teknologia
    Hiru teknologia eskuragarri
  • Aukerak
    Ate irristagarri eta kulunkariak
  • Motorra
    Sinkrono zentrala
Irizar ie tram 18 m
  • Luzera
    18.100 mm edo 18.730 mm
  • Gehieneko altuera

    3.300 mm

  • Zabalera
    2.550 mm
  • Kargatzeko aukerak

    Combo edo pantografoa

  • Baterien teknologia
    Hiru teknologia eskuragarri
  • Aukerak
    Ate irristagarri eta kulunkariak
  • Motorra
    Sinkrono zentrala

FAQ

Zer autonomia du Irizar ie tramak?

Irizar ie tramak 400 kilometrotik gorako autonomia eskaintzen du, eta horrek lanaldi oso bat gidatzen igaro ahal izatea bermatzen du.

Datu hori alda daiteke, proiektu bakoitzaren ezaugarri espezifikoen eta herrialde bakoitzean indarrean dagoen legediaren arabera.

Zenbat bidaiari garraiatu ditzake gehienez Irizar ie tramak?

Garraiatu dezakeen bidaiari kopurua Irizar ie tramaren luzeraren araberakoa da

  • 10 metroko Irizar ie trama: gehienez 95* pertsona inguru garraiatu ditzake
  • 12 metroko Irizar ie trama: gehienez 105* pertsona inguru garraiatu ditzake
  • 18 metroko Irizar ie trama: gehienez 150* pertsona inguru garraiatu ditzake.

*Balio horiek alda daitezke herrialde bakoitzeko GMBren (Gehieneko Masa Baimendua) eta autobusean instalatutako bateria kopuruaren eta motaren arabera.

Zenbat denbora behar du Irizar ie tramak osorik kargatzeko?
  • Gauez kotxetegietan: karga prozesua 3-4 ordutan osatzen da, gutxi gorabehera
  • Pantografo bidezko karga azkarra: prozesua 5 minututan osatzen da, gutxi gorabehera

Egin klik hemen karga soluzioei buruzko informazio gehiago eskuratzeko

Zer gertatzen da bateriekin bizitza baliagarriaren amaierara iristen direnean?

Irizar e-mobilityrentzat, bateriak berrerabiltzea eta haiei bigarren bizitza ematea beti izan da lehentasuna. Horregatik, hainbat erakunderekin lankidetzan aritzen gara, arlo horretan ekonomia zirkularra bultzatzeko eta sustatzeko.

Egin klik hemen baterien bigarren bizitzari buruzko informazio gehiago eskuratzeko 

Zer zerbitzu eta laguntza mota eskaintzen diezue bezeroei (Customer Success)?

Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako salmenta osteko zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu.

  • Laguntza teknikoa: gure lantaldea oso prestatuta dago zuri laguntza tekniko pertsonalizatua eskaintzeko, une oro.
  • iService: saldu osteko zerbitzurako dugun online plataforma da, eta, bertan, zure ibilgailuarekin lotutako informazio guztia aurkitu ahal izango duzu, eta kudeaketa guztiak azkar, erraz eta zailtasunik gabe egin.
  • iST (Irizar Service Tool): IST zure ibilgailuaren diagnostikorako soluzio osorako tresna da. Zure ibilgailua osatzen duten sistema integratu guztien kontrol zehatza eta fidagarria izateko ezinbesteko tresna.
  • Prestakuntza etengabea eta pertsonalizatua: prestakuntza etengabea eta pertsonalizatua eskaintzen dugu, gure aditu teknikoek emanda, kalitatezko zerbitzua bermatzeko.

Egin klik hemen gure zerbitzuari buruzko informazio gehiago eskuratzeko

Probatu dezaket Irizar ie trama?

Irizar ie trama probatzeko, idatzi iezaguzu helbide honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  

Nola eta non eros dezaket Irizar ie trama?

Irizar ie trama erosteko informazioa eskuratzeko, idatzi iezaguzu helbide honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Eskatu Irizar ie tram-aren katalogoa, eta jakin zergatik den berezia.