Skip to main content

Irizar ie bus Efficient

Berrikuntza, diseinua eta eraginkortasuna
10, 12 eta 18 metrokoak
1.000 Kg-ko pisu murrizketa
Energia-kontsumoan % 10eko murrizketa

Irizar ie bus berria. Gaitasun handiagoa. Erosotasun handiagoa. Eraginkorragoa.

Irizar ie bus berria hiri autobus elektrikoen sektorean dugun 15 urtetik gorako esperientzian oinarrituta diseinatu dugu. Eredu berri honetan, aurrerapauso garrantzitsuak sartu ditugu eraginkortasunari, gaitasunari, irisgarritasunari, erosotasunari, segurtasunari eta jasangarritasunari dagokienez.

Pisua ia 1.000 kg murriztu dugu, eta, horri esker, bidaiari kopurua %5 handiagoa da, aurreko autobus belaunaldiarekin alderatuta. Gidariarentzako zein bidaiarientzako espazio eroso eta seguru bat sortzen ahalegindu gara. Horretarako, gidariaren eremuan klimatizazio independentea hobetu dugu, eta ateak eta korridoreak zabaldu ditugu, irisgarritasuna hobetzeko. Gainera, barrualdean espazio eta argitasun handiagoa dago, eta horrek hobetu egiten du bidaia esperientzia.

Motor trinkoago bat, bateria eraginkorragoak eta kudeatzaile termiko berri bat sartzeak, besteak beste, energia kontsumoa %10 ere murriztea ahalbidetu digu, aurreko belaunaldiko autobusekin alderatuta.
Autobus berri honek merkatuan indarrean dauden araudi zorrotzenak betetzen ditu, eta denik eta segurtasunik handiena bermatzen du une oro.

DNA berritzailearekin diseinatua

Irizar ie bus berriaren kanpoko diseinua nortasun indartsuagatik nabarmentzen da, zeina markaren Coach modeloetan dagoen inspiratuta. Bere lerro markatuek, aurrealdeko estetika definitu batekin batera, autobusaren izaera bereizgarria indartzen dute. Alboko elementuak bisualki integratzen dira, beirak, panelak eta ateak multzo harmoniatsu bakar batean uztartzen dituen diseinu baten bidez.

Pertsonalizatu zeure neurrira, zeure estilora egokitzen diren ezin konta ahala aukera dauzkazu eta.

Barne diseinuak hautazko premium ezaugarri batzuk txertatzeko aukera ematen du. Horien artean, hauek aukera daitezke: beira baxuak, alboko argiztapena edo hodietako pantailak. Ezaugarri horiek barrualdearen estetika eta funtzionaltasuna hobetzeko pentsatuta daude.

Jasangarritasuna eta etorkizuna

Gure autobus plataforma berrian, jatorri birziklatuko materialen erabileran aurrerapen nabarmena lortu dugu: aurreko plataformarekin alderatuta, bikoitza. Urrats horrek jasangarritasunarekin eta garraioaren etorkizunarekin dugun konpromisoa islatzen du.
Konponketa eta mantentze gastu txikiagoak
Segurtasunik handiena bermatuta
2,5 tona baino gehiagoko jatorri birziklatuko materiala

Datu teknikoak

Irizar ie bus 10 m
  • Luzera
    10.620 mm
  • Gehieneko altuera
    3.250 mm
  • Zabalera
    2.550 mm
  • Kargatzeko aukerak
    Combo edo pantografoa
  • Baterien teknologia
    Hiru teknologia eskuragarri
  • Aukerak
    Ate irristagarri eta kulunkariak
  • Motorra
    Sinkrono zentrala
Irizar ie bus 102 m
  • Luzera
    12.160 mm
  • Gehieneko altuera
    3.250 mm
  • Zabalera
    2.550 mm
  • Kargatzeko aukerak
    Combo edo pantografoa
  • Baterien teknologia
    Hiru teknologia eskuragarri
  • Aukerak
    Ate irristagarri eta kulunkariak
  • Motorra
    Sinkrono zentrala
Irizar ie bus 18 m
  • Luzera
    18.195 mm
  • Gehieneko altuera
    3.250 mm
  • Zabalera
    2.550 mm
  • Kargatzeko aukerak
    Combo edo pantografoa
  • Baterien teknologia
    Hiru teknologia eskuragarri
  • Aukerak
    Ate irristagarri eta kulunkariak
  • Motorra
    Sinkrono zentrala

FAQ

Zer autonomia du Irizar ie busak?

Irizar ie busak 400 kilometrotik gorako autonomia eskaintzen du, eta horrek lanaldi oso bat gidatzen igaro ahal izatea bermatzen du.

Datu hori alda daiteke, proiektu bakoitzaren ezaugarri espezifikoen eta herrialde bakoitzean indarrean dagoen legediaren arabera.

Zenbat bidaiari garraiatu ditzake gehienez Irizar ie busak?

Garraiatu dezakeen bidaiari kopurua Irizar ie busaren luzeraren araberakoa da:

  • 10 metroko Irizar ie busa: gehienez 95* pertsona inguru garraiatu ditzake.
  • 12 metroko Irizar ie busa: gehienez 105* pertsona inguru garraiatu ditzake..
  • 18 metroko Irizar ie busa: gehienez 150* pertsona inguru garraiatu ditzake.

*Balio horiek alda daitezke herrialde bakoitzeko GMBren (Gehieneko Masa Baimendua) eta autobusean instalatutako bateria kopuruaren eta motaren arabera.

Zenbat denbora behar du Irizar ie busak osorik kargatzeko?
  • Gauez kotxetegietan: karga prozesua 3-4 ordutan osatzen da, gutxi gorabehera
  • Pantografo bidezko karga azkarra: prozesua 5 minututan osatzen da, gutxi gorabehera

Egin klik hemen karga soluzioei buruzko informazio gehiago eskuratzeko

Zer gertatzen da bateriekin bizitza baliagarriaren amaierara iristen direnean?

Irizar e-mobilityrentzat, bateriak berrerabiltzea eta haiei bigarren bizitza ematea beti izan da lehentasuna. Horregatik, hainbat erakunderekin lankidetzan aritzen gara, arlo horretan ekonomia zirkularra bultzatzeko eta sustatzeko.

Egin klik hemen baterien bigarren bizitzari buruzko informazio gehiago eskuratzeko

Zer zerbitzu eta laguntza mota eskaintzen diezue bezeroei (Customer Success)?

Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako salmenta osteko zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu.

  • Laguntza teknikoa: gure lantaldea oso prestatuta dago zuri laguntza tekniko pertsonalizatua eskaintzeko, une oro.
  • iService: saldu osteko zerbitzurako dugun online plataforma da, eta, bertan, zure ibilgailuarekin lotutako informazio guztia aurkitu ahal izango duzu, eta kudeaketa guztiak azkar, erraz eta zailtasunik gabe egin.
  • iST (Irizar Service Tool): IST zure ibilgailuaren diagnostikorako soluzio osorako tresna da. Zure ibilgailua osatzen duten sistema integratu guztien kontrol zehatza eta fidagarria izateko ezinbesteko tresna.
  • Prestakuntza etengabea eta pertsonalizatua: prestakuntza etengabea eta pertsonalizatua eskaintzen dugu, gure aditu teknikoek emanda, kalitatezko zerbitzua bermatzeko.

Egin klik hemen gure zerbitzuari buruzko informazio gehiago eskuratzeko

Probatu dezaket Irizar ie busa?

Irizar ie busa probatzeko, idatzi iezaguzu helbide honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.       

Nola eta non eros dezaket Irizar ie busa?

Irizar ie busa erosteko informazioa eskuratzeko, idatzi iezaguzu helbide honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Eskatu Irizar ie bus-aren katalogoa, eta jakin zergatik den berezia.