Irizar ie truck
Elektrikoa. Segurua. Irisgarria. Jasangarria.
Irizar ie truck %100 elektrikoa den kamioia da, merkatuaren askotariko beharrei erantzuteko eta zirkulazio garbi eta isila bermatzeko diseinatu dena. Daukan teknologiak asko murrizten du kutsadura atmosferiko eta akustikoa, eta horri esker, hiri osasungarriagoak eta jasangarriagoak izango ditugu.
Trakzio elektrikoaren, energia biltegiratzearen eta kontrol elektronikaren arloan Taldeak dituen teknologiarik aurreratuenak biltzen ditu.
370 mm-ko altuera duen maila edo koska bakarra daukanez, Irizar ie truck da sarbide altuera txikiena duena merkatuan dauden kamioi guztien artean, eta, hala, ziurtatu egiten da gidaria eta bere laguntzaileak eroso eta seguru joango direla.
Kabinak laguntzaileentzako eserleku tolesgarriak eta barrualderantz azkar irekitzeko ate bat ditu, eta, horri esker, sarbide erraza eta oztoporik gabea dauka.
Irizar gama osoan bezala, segurtasuna funtsezko zutabea da gidariaren postua garatzerakoan. Gidatzean, ergonomia eta ikusteko ahalmena lehenesten dira, ISO 16121 eta VDV 234 araudiak betez.
Horrek gidariaren ingurutik ikusmen optimoa izatea bermatzen du, perimetroaren panoramika baitauka, bai eta kontroletarako, kommutadoreetarako eta aginte mahaiaren pantailarako sarbide ergonomikoa ere.
Hidrogeno‑teknologiarekin ere eskuragarri.
Estetika erakargarria
Ezin konta ahala aplikazio

Malgutasuna
Gaur egun, Irizar Taldeak era guztietako edukiontzietarako ibilgailuak eskaintzen ditu, elikagaiak eta materialak lehorrean nahiz hotzean banatzeko, erregaia hornitzeko, zisterna kamioiekin bide garbiketa eta saneamendua egiteko, mugikortasun murriztua duten pertsonak garraiatzeko, bai eta kutxa irekia duten plataformak -iraultze eta garabiarekin edo gabe- eta beste hamaika aukera ere.
Kamioien oraintsuko belaunaldiko kabina berriak, baxuagoa eta laburragoa den horrek, are gehiago indartzen du malgutasun eta moldakortasunaren ideia, eta edozein motatako karrozeriarekin integratzeko modua ahalik gehien optimizatzen du.

Beste aplikazio batzuk
Bere aldakortasunari eta teknologiari esker, ie truck kamioiak aukera eta aplikazio ugari eskaintzen ditu hirietan eta hiri inguruetan ematen diren zerbitzuetarako: itsasoko edukiontzia, zisterna, banaketa komertziala, obra hondakinen iraulketa edo garabirako plataforma.

Datu teknikoak

-
Ardatzen arteko distantzia
4.000 / 4.500 / 5.000 mm
-
AteaIrekiera pneumatikoko ate kulunkaria
-
EserlekuakLaguntzaileentzako, gehienez ere 3 besaulki
-
MotorraSinkrono zentrala
-
Autonomia400 Km
-
KabinaKabinaren gehieneko altuera: 3.665 mm
-
KoskaKabinara sartzeko maila edo koskaren altuera: 370 mm

-
Ardatzen arteko distantzia3.300 / 3.500 / 3.700 / 3.850 / 4.000 / 4.500 mm
-
AteaIrekiera pneumatikoko ate kulunkaria
-
EserlekuakLaguntzaileentzako, gehienez ere 3 besaulki
-
MotorraSinkrono zentrala
-
Autonomia400 Km
-
KabinaKabinaren gehieneko altuera: 3.665 mm
-
KoskaKabinara sartzeko maila edo koskaren altuera: 370 mm





