Irizar zerbitzuan, soluzio pertsonalizatuak izango dituzu, laguntza teknikorik onena emateko diseinatuak eta sortuak. Esate baterako, konponketa-, doitze- eta mantentze-zerbitzu integrala izango duzu urteko 365 egunetan 24 orduetan.
Sektorean aitzindaria den saldu osteko zerbitzu bat
Irizar e-mobilityk erabaki du elektromugikortasun-soluzioetara jotzen duten hirietan saldu osteko zerbitzu esklusibo bat ezartzea, bermekoa, R&Mko (konpontze- eta mantentze-lanak) pakete pertsonalizatuekin. Tokian-tokian kontratatutako aditu teknikoek eta pertsonek kudeatuko dute, era integral eta zentralizatu batean; hots, Irizarrek tokiko aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko du.
Irizar zerbitzuaren kalitatea proiektua sortzearekin batera hasten da. Proiektuaren bizitza osoan zehar gaude bezeroaren ondoan, eta ibilgailuen eta azpiegituraren mantentze-lan integraleko zerbitzu bat eskaintzen diogu.
Ordezko piezak, dokumentazio teknikoa, bermeak eta bezeroaren arretarako zerbitzua
iService, erraza, azkarra eta on line
Irizarrek iService web-plataforma jartzen du bezeroaren esku. Ibilgailuaren zerbitzua kudeatzeko sortutako tresna da, eta, hartan, dokumentazio teknikoa kontsultatzeaz gain, ordezko piezak erraz eta azkar eskatu ahal izango ditu.
Irizarren on line berme-plataforman, ibilgailu bakoitzaren informazioa gorde eta kontsultatu daiteke, bertsio digitalean. Ibilgailu bakoitzean egindako lanen historia ikusi eta monitoriza daitezke. Halaber, estatistikak lor daitezke, baita etengabeko eta prebentziozko hobekuntza-neurriak hartu ere.
iService web-plataforman, saldu osteko zerbitzuaren inguruko kontsultak egin daitezke.
Oso erraz erabil daiteke, on line zein mugikorraren edo tabletaren bidez.
Ibilgailu konektatua
Jarraipen oso baterako
Flotak kudeatzeko iPanel tresnak teknologiarik aurreratuena eskaintzen dizu soluzio pertsonalizagarriak lortzeko, negozio-eredu bakoitzaren beharraren arabera. iPanelaren zerbitzuak egokitu egiten dira gure bezeroen prozesuetan integratzeko, eta lagundu egiten dute erabakiak hartzeko orduan, errentagarritasuna hobetzeko helburuarekin.
Flotak kudeatzeko gure sistema guztiz pertsonalizatua da, eta zure flotaren errendimendua eta errentagarritasuna optimizatu ahal izango dituzu, kostuen eta efizientziaren kontrol zehatza egiteaz gain. Datiken produktuak eta zerbitzuak neurri guztietako flota komertzialetarako diseinatuta daude.
Irizar Service Tool
Diagnostiko erraza
Diagnostikorako tresna baliagarria da Irizar ibilgailu ororentzat, eta hainbat sistema diagnostikatzeko gai da: motorra, bateriak, balaztak, esekidura, pneumatikoak, berogailua, ateak, jasogailuak, argiteria, klimatizazioa… Ibilgailuaren eta diagnostiko-baliabidearen arteko konexioa eskaintzen du, bluetooth edo kable bitartez, eta ordenagailu eramangarri arrunt batekin ere erabili daiteke.
Formakuntza ikastaroak
Etengabeko prestakuntza kalitatezko zerbitzua eskaintzeko
Aldizka, prestakuntza-ikastaroak ematen dizkiegu teknikariei, Irizar ibilgailuen modelo bakoitzean sartzen ditugun berrikuntzen berri izan dezaten. Horrenbestez, segurtasun-arloan edo konpontze- eta mantentze-lanetan goi-mailako jarduera izan dezaten bermatzen da.
Teknologia adimenduna
Irizar Taldearena
Gure teknologia dugunez, etengabe eguneratu ditzakegu autobusetan instalatutako sistemak. Horri esker, bi onura lortzen ditu: alde batetik, ibilgailu bakoitzaren balio-bizitza ahalik eta gehien aprobetxatzeko erronkari eraginkortasunez erantzutea, eta, beste batetik, bere aktiboen balioa optimizatzea.