Aldaketaren trantsizioan aitzindari
Irizar e-mobilityn, hirientzako elektromugikortasun irtenbide pertsonalizatu eta integralak eskaintzen ditugu, %100 elektrikoak diren autobusak, karga-azpiegiturekin eta energia-biltegiratzearekin konbinatuz, guztia teknologia propioarekin garatuta eta Irizar zerbitzuaren berme eta kalitatearekin.
Gure hiri-autobusak 10, 12 eta 18 metroko bertsioetan daude eskuragarri, eta 2014tik mundu osoko hainbat hiritan dabiltza zirkulazioan, fidagarritasuna eta efizientzia bermatuz eta mugikortasun jasangarriari modu aktiboan lagunduz.
Zurekin etapa bakoitzean
Balio diferentziala eskaintzen dugu bezeroarentzako arreta hurbilaren eta pertsonalizatuaren bidez. Gure profesional-taldeak ibilgailuaren bizi-ziklo osoan laguntzen dio bezeroari, bere inbertsioa optimizatuko duten erabakirik egokienak har ditzan beharrezko babesa emanez. Gure lehentasuna bezero bakoitzak bere erosketari etekin handiena ateratzea da, etengabeko konfiantza eta konpromiso harremana sendotuz.
Energia berdeko lantegi bat
Europako lehenengo elektromugikortasun lantegia
-
CO2-ren eta substantzia kutsatzaileen mailaz mailako murrizketa
-
Inbertsioa: 75M euro
-
18.000 m2-ko azalera
-
37.000 m2-ko area
-
Urtero 1000 ibilgailu ekoiztekoprodukzio-ahalmena
-
Ingurumen eta eko-diseinuko irizpideen arabera eraikia. Eraginkortasun energetikoko ziurtagiria
-
Produkzio-prozesu guztiz jasangarriak, pertsonen segurtasun eta osasuna lehenetsiz
-
Produktu, osagarri, eta soluzioen fabrikazioa zero igorpeneko %100 teknologia elektrikoarekin
-
Gure zirkuitu eta saiakuntza-bankuak
Gure lantegia Adunan dago, Gipuzkoan. Ia lau hektareako lursail batean, 18.000 m2-ko azalera eraikia du.
Ingurumenarekin erabat konprometituta gaude eta trantsizio energetiko honetan lagundu nahi dugu. Euskal Herriko eguzki-parke fotovoltaikorik handienean inbertitu dugu. Parke honetan sortzen den energiak gure instalazioak hornitzen ditu, Europan autobus elektrikoak ekoizten dituen lehen fabrika bihurtuz.
Gure fabrikak nabea eta ura berotzeko sistemak ondoko partzelan dagoen enpresa baten lurrun-soberakinak aprobetxatzen ditu.
Zolarria planimetria handikoa da, eta ez du uzkurdura-junturarik. Estalkian, indukzio bidez finkatutako xaflak erabili dira. Eraikinaren barruko zein kanpoko argiztapena LED da. Instalazioen, ekipamenduen eta produkzio-prozesuaren (argiztapena, klimatizazioa, berokuntza, pneumatika, pintura-kabinak…) kontrola zentralizatuta dago, eta gelak ukipen-aginteen bidez kudeatzen dira.
Lantegiak proba-pistak eta saiakuntza-bankuak ditu, ekipamenduen fidagarritasuna eta eraginkortasuna bermatzeko, eta ibilgailuen eta haien osagaien eta sistemen teknologia probatzeko.
Elementu horiek guztiak direla eta, A motako energia-eraginkortasuneko ziurtagiria lortu dugu, egun Europan dagoen handiena.
