AutoMOSTek ibilgailu autonomo eta konektatuaren ITS saria jaso du
Aduna, 2021eko uztailaren 16a
AutoMOSTek ibilgailu autonomo eta konektatuaren ITS saria jaso du, ITS Españak ematen duen saria.
Irizarren lehen autobus autonomo hau CDTIk, CIEN programaren bidez, finantzatutako AutoMOST proiektuaren emaitza da. Avanzak operadore gisa parte hartu du, 11 bazkiderekin batera, eta horien artean Irizar Taldea dago, Irizar e-mobility eta Datik-en bitartez.
Otsailean Malagako Udalak eta Avanzak edukiera handiko eta zero igorpeneko Irizar markako lehen autobus autonomoa jarri zuten martxan. Ie bus modeloko autobusa, 12 metroko luzera duena, %100 elektrikoa, zero igorpenekoa. Proiektu aitzindari bat, hiri batean benetako trafiko errealeko egoeran tamaina estandarreko ibilgailu bat zirkulazioan jartzea dakarrena.
Proiektu honek mugarri bereizgarri bat ezartzen duten bi ezaugarri ditu: bidaiariak garraiatzeko gaitasuna eta ibilgailu, oinezko eta azpiegiturekiko elkarreragina, benetako trafikoko baldintzetan.
Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak, Insiak, CEIT-Ik4k eta Vigoko Unibertsitateak ere parte hartu dute proiektuan. I+G+b arloko proiektu pilotu bat da. Duela lau urte hasi zen eta, 2021ean amaitu da, aurreikusitako epeak betez.
Saria ostegun honetan eman dute IFEMAko Ferialekuan egindako galan, eta AutoMOST ibilgailu autonomo eta konektatuen alorrean nazio mailan proiektu garrantzitsuena dela aitortu dute.
AutoMOST proiektuak jasotzen duen bigarren saria da, iaz IEEE-ITSSek (Intelligent Transportation Systems Society) emandako Industria Garapenaren Saria jaso baitzuen.
AutoMOSTek berekin ekarriko du bidaiarien garraiorako etorkizuneko ibilgailu automatizatuetarako kontrol partekatuko sistemak (Dual Mode) ezartzea. Sistema horiek zerbitzuak modu eraginkorragoan eta malguagoan erabiltzea ahalbidetuko dute, azpiegitura adimendun eta konektatuen testuinguruan.
Irizar Taldearentzat erronka handia den proiektu hau etorkizuneko mugikortasunaren lehen urrats sendoa da, mugikortasun jasangarria, konektatua, segurua eta autonomoa.
Irizar e-mobilityri buruz
Irizar e-mobilityk hirietarako elektromugikortasun soluzio integralak ematen ditu, bai zero igorpeneko ibilgailua %100 elektrikoak fabrikatuz, bai energia karga, trakzio eta biltegiratzeko beharrezkoak diren azpiegitura sistema nagusiak fabrikatu eta instalatuz. Horiek guztiak Taldearen teknologiarekin diseinatu eta fabrikatu dira %100, Irizarren zerbitzuaren berme eta kalitatearekin.
Irizar e-mobility Irizar taldeko kide da, nazioarteko presentzia duen enpresa-taldea, eta honako sektore hauetan jarduten du: bidaiarien garraioa, elektromugikortasuna, elektronika, motor eta sorgailu elektrikoak, konektibitatea eta energia.
ITS Españari buruz
ITS España irabazi asmorik gabeko elkartea da, 2002an sortua, eta garraio sistema adimendunekin lotutako sektore publiko, pribatu eta akademikoa lotzea du helburu, mugikortasuna seguruagoa, jasangarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin garraio modu guztientzat. ITS konprometituta dago, besteak beste, batzordeen bidezko sektore koordinazioan, ITS topaketen antolaketan, online argitalpenetan eta prestakuntzan.