De Lijn-ek esparru akordio bat esleitu du garraiobide publikoko autobus elektrikoentzat, eta Irizar e-mobility-ren autobus %100 elektrikoak eskuratuko ditu
Aduna, 2024ko maiatzaren 6a
Belgikako Flandria eskualdeko garraio publikoko De Lijn enpresak esparru akordio bat esleitu du, 100 ibilgailu arte, goi mailako garraio publikoko zerbitzuetan Irizar e-mobility-ren Irizar ie tram modeloko autobus %100 elektrikoak erabiltzeko. Ibilgailuak proiektu berezietarako erabiliko dira, Limburgeko Spartacus proiekturako eta Kortrijk-eko BRT proiekturako.
Irizar e-mobility izan da lehiaketan parte hartu zuten bederatzi lehiakideetatik sendoena. 10 urtetik gora daramatza hirietarako elektromugikortasun irtenbide integralak eskaintzen; zero igorpeneko %100 ibilgailu elektrikoak fabrikatzeko zein karga, trakzio eta energia biltegiratzeko beharrezkoak diren azpiegitura sistema nagusiak fabrikatzen eta instalatzen. Guztiak %100 Taldearen teknologiarekin eta Irizarren bermearekin eta zerbitzu kalitatearekin daude diseinatuta eta fabrikatuta, eta, beraz, horixe da aukerarik sendoena.
“Irizarrekin, goi mailako segmentu horretako autobus elektrikoen merkatuan ospe handia duen beste hornitzaile bat gehiago dugu”, adierazi zuen Ann Schoubsek, De Lijn-en zuzendari nagusiak. “BRT autobus elektrikoek ohiko autobus elektrikoek baino kanpoalde aerodinamikoagoa eta barrualdeko diseinuaren kalitate handiagoa dute. Praktikarekin ikusiko dugu BRT autobus elektrikoetarako bi esparru akordio aktiboetatik ibilgailuak hartuko ote ditugun, eta zenbat”.
“BRT autobus elektrikoak irtenbide ona dira Limburgeko trenbide sare azpigaratuari aurre egiteko”, gehitu zuen Lydia Peetersek, Mugikortasuneko eta Herri Lanetako Ministroak. “Hasteko, Spartacus 2 linea jarriko dugu martxan, Hasseltetik Maasmechelenera doana. Geroago, baita Hasseltetik Maastrichtera eta Peltera doazen lineak ere”.
Irizar e-mobility-ren zuzendari nagusiak, Iñigo Etxeberriak, aipatu zuenez: “Eskerrak eman nahi dizkiogu De Lijn-i, Irizar e-mobility-rengan jarritako konfiantzagatik. Garraio publikoaren elektrifikazioarekin konpromiso nabarmena hartzen ari dira, eta harro gaude prozesu honetan haien ondoan egoteaz, gure esperientzia, teknologia eta indar guztiarekin”.