Ibilek eta Irizarrek autobus elektrikoen bateriei bigarren bizitza bat ematea bultzatuko dute karga guneetan energia gordetzeko
2019ko urriaren 30a
Horrela, enpresa biek izenpetu duten lankidetza hitzarmenaren bitartez, bateriei bigarren bizitza bat emango zaie, eta horrela beraien bizitza erabilgarria bikoiztu egingo da.
Lankidetzari esker, Irizarrek ekoitzi eta bere autobusetan instalatzen dituen bateriak berrerabili ahal izango dira, autobusean beren bizitza baliagarriaren zikloa osatu eta gero. Ibilgailu elektrikoa kargatzeko Ibil Repsolen zerbitzu estazioetan zabaltzen ari den azpiegituretan berrerabili ahal izango dira, energia gordetzeko, eta haien erabilerari lotutako potentziako elektronika ere berrerabili ahal izango da.
Ibilek eta Irizarrek, mugikortasun elektrikoaren garapenerako soluzioetan aitzindariak diren enpresak izanik, lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute, zeinari esker autobus elektrikoen bateriei bigarren bizitza bat emango zaien.
Enpresa bien artean izenpetutako hitzarmenari esker, Irizarrek ekoitzi eta bere autobusetan instalatzen dituen bateriak berrerabili ahal izango dira, energia gordetzeko elementu gisa, eta aplikazio horri lotutako potentziako elektronika ere berrerabili ahal izango da, Ibil garatzen ari den eta besteak beste Repsolen zerbitzu estazioetan zabaltzen ari den karga azpiegituretan.
Ibilgailu elektriko baten funtsezko pieza dira bateriak. Baterien mende daude ibilgailuaren autonomia, prezioa, kargatzeko abiadura eta bizitza baliagarria. Hiriko autobus elektrikoen kasuan, bateriek 15 urteko bizitza baliagarria ere eduki dezakete, egunero eta potentzia handiekin kargatzen dira-eta. Denbora hori igarota, metagailu horiek ordeztu egin behar dira ibilgailuak jatorriko funtzionaltasun bera eduki dezan. Lehen bizitza hori amaitzeak, ordea, ez du esan nahi bateriak karga ahalmen guztia galdu duenik; beraz, ingurumenarekiko eta ekonomia zirkularrarekiko konpromisoan aurrera egiteko, bateriak bota beharrean berrerabili egingo dira, modu iraunkorrean, estazioetako biltegiratze aplikazioetan, energi eskaera egonkortzeko potentzia maila altuak dituzten ibilgailu elektrikoak kargatzen direnean.
Irizarrek eta Ibilek egoera horrentzat irtenbidea daukate; izan ere, bigarren bizitzako bateriak Ibiliren birkargatzeko puntuetan instalatu ahal izango dira energia biltegiratzeko, eta hartara denbora bikoitzean erabili ahal izango dira honako helburu hauek lortzeko: Sare elektrikoan beharrezkoa den potentzia murriztea eta horrekin azpiegituraren eragiketa kostuak ere murriztea, eta aldi berean potentzia handiko kargarako azpiegiturak zabaltzea ahalbidetzea, baita sare elektrikora konektatzea konplexuagoa eta garestiagoa den lekuetan ere. Horrez gain, kargarako azpiegitura hauei biltegiratzeko aukera gehituta, errazagoa da energia fotovoltaikoaren sorkuntza banatua sistema horretan integratzea , energia tokian bertan sortzeko.
Irizarri buruz
Irizar nazioarteko presentzia duen enpresa talde bat da, eta gaur egun sei jarduera sektoretan dihardu: bidaiarien garraioa, elektromugikorasuna, elektronika, motor eta sorgailu elektrikoak, konektibitatea eta energia.
Taldea zazpi markak osatzen dute (Irizar, Irizar e-mobility, Alconza, Datik, Hispacold, Masats eta Jema) eta haien jarduna 13 ekoizpen lantegitan garatzen dute Espainia, Maroko, Brasil, Mexiko eta Hegoafrikan. Gainera, I+G Zentro bat ere badu.
3.300 lagunek baino gehiagok osatutako talde sendoa da, bost kontinenteetan presente, eta 700 milioi euro baino gehiagoren salmenta bolumenarekin. Irizarren egoitza nagusia Ormaiztegin (Gipuzkoa) dago, eta han dago Creatio ere, Irizar taldearen Ikerketa eta Garapenerako Zentroa. 1889an sortu zelarik, geografikoki eta industrialki dibertsifikatuta dagoen eta etengabe hazten ari den taldea da, eta apustu irmoa du egina markaren, teknologiaren eta jasangarritasunaren alde.
Ibili buruz
IBIL 2009an jaio zen, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta REPSOLen arteko lankidetza hitzarmen baten ondorioz, energi zerbitzuak eta mugikortasunekoak emateko helburuarekin, eta ibilgailu elektrikoen karga guneen sare bat sortzeko eta iraunkortasuneko ekimenak garatzeko.
Gaur egun, Ibil da Ibilgailu Elektrikoen kargarako teknologian erreferentea den enpresa Espainian eta Portugalen. Espainiako karga guneen sarerik handienaren garapena ere gidatzen du, Repsolen eskutik.
Era berean, IBILek eta Red Electricak lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute ibilgailu elektrikoen karga ultraazkarra sisteman integratzen laguntzeko. Helburua da mugikortasun elektrikoa bultzatzea Espainian, karga ultraazkarreko azpiegiturak eta sistemari egonkorra izaten laguntzen dioten tresnak garatuz, sareari energia bueltatzeko.