Irizar autobus elektriko berriak TMBren flotan
Aduna, 2021eko ekainaren 9a
Laster ibiliko dira Bartzelonan zehar Irizarren zero igorpeneko bederatzi autobus elektriko; zehazki, H16 linean (Pg. Zona Franca - Fòrum Campus Besòs). Autobus berri horiek 2019az gero hirian dabiltzan Irizar autobusei batuko zaizkie.
Gaur egin da aurkezpen ekitaldia, Bartzelonako Maria Kristina Erregina etorbidean. Han izan dira Bartzelonako alkatea eta AMBko lehendakaria, Ada Colau, Governeko lehendakariordea eta Kataluniako Generalitateko Politika Digitalen eta Lurraldearen kontseilaria, Jordi Puigneró, Transports Metropolitans de Barcelonako (TMB), Rosa Alarcón, bai eta Irizar e-mobilityko ordezkariak ere.
Irizar ie tram modeloko ibilgailuak dira: 18 metroko luzera, 4 ate, 36 eserleku, gidariarentzako beste eserleku bat, aulki gurpildunetan doazenentzako gune bat eta haur kotxeentzako gune bat dituzte. Ibilgailuak 236 kW-ra arteko Alconza motor batek (Irizar taldeko enpresa) higiarazten ditu, eta ioi-litiozko Irizar bateriek elikatzen dituzte. Ibilbidean doazenean, 4 minutuan kargatuko dira, hiriko bi puntutan instalatutako pantografo bidezko karga ultralasterreko azpiegituren bidez.
Gidatzen laguntzeko sistemez hornituta daude, eta, horri esker, seguruago eta eraginkorrago gidatu daiteke. Gainera, atzerako ispiluen ordez, bi kamera digital dituzte. Kamera horiek irudiak proiektatzen dituzte gidari postuan dauden pantailetan, eta horrek gidariaren ikusgaitasuna hobetzen du. Entretenimendurako, ibilgailuaren barretan USB hartuneak jarri dira, bidaiariek telefonoa kargatu ahal izateko eta wifia izan dezaten.
Bartzelona hiriak asmo handiko helburuak ditu iraunkortasunari dagokionez. Irizar e-mobilityn benetan harro gaude horretan lagundu ahal izateaz; izan ere, ingurumena errespetatzen duten ibilgailuekin Bartzelonako biztanleen bizi kalitatea hobetu, eta deskarbonizazioa bultzatuko da.
Konponbideak operadore bakoitzaren beharrizan espezifikoetara egokitzeko Irizar e-mobilityk duen gaitasunaren beste adibide bat dugu hau, eta argi geratu da “giltza eskura” rako konponbideak ematen ditugula garraio kolektibo iraunkor, eraginkor, adimendun, irisgarri, seguru eta konektatua izateko.