Skip to main content
Irizar e-mobilityk 1000. autobus elektrikoa entregatuko du

Irizar e-mobilityk 1000. autobus elektrikoa entregatuko du

Irizar e-mobilityk aurki egingo du bere 1000 zenbakidun autobusaren entrega. Zifra garrantzitsua, euskal konpainia sortu zela zortzi uste baino ez direla kontuan hartuta. 

Irizar e-mobility Europako erreferente bihurtu da giltza eskurako mugikortasun proiektuetan. Europako hiri handiek konfiantza izan dute bere elektromugikortasun soluzioetan eta dagoeneko ehunka Irizar autobus elektriko dabiltza bertako kale eta auzoetan. Gainera, konpainia duela gutxi abiatu da nazioarteko merkatura. Mexikon, adibidez, hogeita hamabi ie trams dabiltza dagoeneko. 

Iñigo Etxeberria Irizar e-mobilityko zuzendari nagusiaren hitzetan, “1000 zenbakidun ibilgailua zifra bat baino gehiago da guretzat. Konpainia handi hau osatzen dugun pertsona guztien ahalegina, talde lana eta konpromisoa esan nahi du. Enpresa ertain bat gara, tokiko ekoizpenarekin, marka handiak dituen nazioarteko merkatu batean lehiatzen dena. Zifra horrek bultzatu eta motibatu egiten gaitu sektorean hazten eta eboluzionatzen jarraitzeko”. 

Irizar e-mobilityren portfolioak bi ibilgailu mota eskaintzen ditu. Irizar ie bus eta Irizar ie tram luzera desberdinetan. Bi produktuak autobus elektrikoen merkatuan egokitu dira, baina, zalantzarik gabe, Irizar ie tram da konpainiaren produktu izarra. Bere diseinu futuristak atentzioa ematen du dabilen lekuan dabilela, eta hiriko elektromugikortasunaren erabateko ikono bat da. Londresen, Bartzelonan, Madrilen eta abarretan ikus dezakegu martxan. Diseinua ezin hobeto egokitzen da gure planeta errespetatzeko ingurune bizigarriagoen alde egiten duten hiri modernoetan. 

Konpainiak, gainera, bateriak ekoizteko lantegi propioa du. Lantegi horretan bere ibilgailu elektrikoak daramatzaten bateriak garatu eta fabrikatzen dira. 

“Berrikuntza eta teknologia dira merkatu zorrotz honen mailan egoteko gakoa. Ibilgailu eta bateria belaunaldi berrietan lan egiten jarraitzen dugu operadoreen eta merkatuaren beharretara egokitzeko”, adierazi du Etxeberriak. 

Konpainia hasi da dagoeneko belaunaldi berriko autobus elektrikoak lehen bezeroei ematen. Belaunaldi berriak hobekuntzak dakartza segurtasunean, GSR2 ADAS araudi berria barneratuta, zeinak, halaber, ibilgailuaren zibersegurtasuna aintzat hartzen duen  Gainera, kontsumo txikiagoa eta autonomia handiagoa duten baterien belaunaldi berritua du, BOLeko eta EOLeko energia erabilgarria %30 hobetzen duena. Diseinu arinagoa eta trinkoagoa duen sistema traktore berriak %26raino murrizten du bere pisua eta, gainera, pertsonalizaziorik handiena ahalbidetzen duen HMI digital berri bat integratu da.

Historia pixka bat 

Irizar e-mobility 2016aren amaieran sortu zen, baina bere bultzada estrategikoa 2011n iritsi zen, Irizar Taldeak, sektoreko mugimenduei aurrea hartuz, elektromugikortasunaren negozio arloa sortu zuenean. 2013an Irizarrek bere lehen autobus elektrikoa eraiki zuen, 12 metroko luzerakoa. 2014an, Bartzelonako hiriari bi ibilgailu entregatu zizkion sektoreko lehen fabrikatzaile europarra bihurtu zen, Europako ZeEUS proiektuaren barruan; urte berean, lehen autobus elektrikoa aurkeztu zen Donostian.

Harrezkero, hiriei mugikortasun sistema osoak eskaintzeko lasterketa bizian hasi zen, bai autobus %100 elektrikoak, bai energia kargatzeko, eramateko eta biltegiratzeko azpiegitura nagusiak hornituz. Denak ere Irizar Taldearen teknologiarekin diseinatu eta fabrikatuak. 2016an kontratu bat lortu zuen Frantziako hiri elektromugikortasuneko lehen linean aritzeko, Marseillan, sei unitaterekin. Urtebete geroago, Irizar ie tram modeloa merkaturatu zen. Aldi berean, Irizarren autobus modeloek 'Urteko Autobusa Espainian' eta 'Ibilgailu Industrial Ekologikoa Espainian' sariak jaso zituzten.

2018an, Irizar e-moiblityren instalazioak inauguratu ziren, Europako elektromugikortasuneko lehen lantegia, ibilbide laburreko kamioi eta autobus %100 elektrikoak eta zero igorpenekoak, karga azpiegiturak eta bateria propioak fabrikatzeko. 

Jasangarritasunarekiko konpromiso irmoarekin, eta bere ingurumen inpaktua minimizatze aldera, enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko eguzki parke fotovoltaikorik handienean inbertitu zuen, eta horrek energia berdeko instalazioaren izendapena ekarri zion.  Gainera, Irizar e-mobilityk bigarren bizitza eskaintzen die bere bateriei, bateriak energia biltegiratzeko elementu gisa berrerabili ahal izateko.

Irizar e-mobility, azken batean, lider teknologiko sendoa da mundu osoan, giltza eskurako soluzioak eskaintzen ditu eta mugikortasun jasangarria eta autobusa etorkizuneko alternatiba gisa erabiltzea bultzatzen du modu integralean, garraio kolektiboak segurua, eraginkorra, konektatua eta kutsadura eta soinu igorpenik gabea izaten jarrai dezan. Proiektuak abangoardian jartzen du euskal industria hiriko elektromugikortasunaren munduan, eta tokiko talentuaren alde egiten jarraituko du, merkatua garatzeko estrategiak eta I+G+B arloko beharrak elikatzeko.