Skip to main content
Irizarrek bere ahalmen teknologikoa erakutsi du, Taldeko enpresek Euskadin garatu eta sortutako elektromugikortasuneko soluzio propioekin

Irizarrek bere ahalmen teknologikoa erakutsi du, Taldeko enpresek Euskadin garatu eta sortutako elektromugikortasuneko soluzio propioekin

  • Irizar Taldeak ahalmen teknologiko handia erakusten du gaur egun lantzen dituen sektoreetan: elektromugikortasuna, motor elektrikoak, bateriak, energia, elektronika, adimen artifiziala eta konektibitatea.

  • Zero igorpeneko autobusak muntatzeko erabiltzen dituzten teknologia eta osagai guztiak berak eta bertan garatu eta ekoizten ditu

  • Aurten 200 lanpostu berri sortu dira, eta horrek erakusten du bertan aberastasuna eta enplegua sortzeko duen konpromiso irmoa.

Irizar Taldeak bere ahalmen teknologiko handia erakutsiko du, Taldea osatzen duten enpresek guztiz garatu eta ekoiztua, lehendabizikoz Ficoban egingo den Go-Mobility azokan, azaroaren 27an eta 28an.

Standean Euskadin garatu eta fabrikatutako osagai eta sistema nagusien lagin bat ikusi ahal izango da, Irizar e-mobilityk zero igorpeneko autobus eta ibilgailuen gamaren erakusle. Gainera, gidatzeko proba egin nahi duten profesionalek Irizar ie tram bat edukiko dute azokaren kanpoaldean.

Taldeak apustu irmoa egin du berrikuntza eta teknologiaren alde, hirietan mugikortasuna eraginkortasunez bultzatzeko, autobusa erabiliz, hiri inguruneetan pertsonak masiboki garraiatzeko aukerarik onena delakoan. Horrez gain, Irizar Europako abangoardia teknologikoan kokatzen da, zero igorpeneko autobus %100 elektriko batekin.

Gaur egun, Irizar Taldeak parte hartze aktiboa dauka Europako hainbat proiektu handitan, etorkizunean hiriak eta bidaiarien garraio publikoa elektrifikatzeko. Nazioarteko dimentsio horren froga dira lantzen dituen proiektuak, hala nola gidaritza autonomoa, energia biltegiratzeko sistemak hobetzea, efizientzia energetikoa, karga sistemak estandarizatzea, konektibitatea, big data, adimen artifiziala… horiek guztiak oinarrizkoak baitira garraio garbi, efiziente, azkar, estandarizatu, adimentsu eta konektatua edukitzeko.

Europako teknologia euskal zigiluarekin

Sistemak eta Osagaiak

Irizarrek egindako garapen teknologiko nagusiak:

IG (Irizar Group) bateri paketeak energia kudeatu eta biltegiratzeko -Irizarren bateri sistemak kontzeptu modular bati erantzuten dio, edozein operadoreren premietara egokitzeko diseinatu baita. Sistema sendo, seguru eta birziklagarria, Europako azken erregelamenduak betetzen dituena: R100, R10 eta UN38.3, eta, gainera, erraz isolatzea eta azkar aldatzea ahalbidetzen du, moduluetako batek huts eginez gero, gainerakoen funtzionamenduari kalterik egin gabe.

Bateriek hainbat kimika eramaten dituzte, operadoreak zertarako erabiliko dituen.

IG Trakzio elektrikoko sistema. Beste proiektu batzuetan ez bezala –motor estandarizatuagoak izanik baldintzatuta daudelako–, hauetan, ibilgailuen motorrak teknologia propioa dauka, Irizar produktuetarako esklusiboki garatua, beren eskakizunetara ezin hobeto egokitzeko. Mugimendurako multzoak Alconzak eta Jemak fabrikatzen dituzte, biak ala biak Irizar Taldeko enpresak izanik.

IG klimatizazioa. Hispacolden (Irizar taldea) klimatizazio elektrikoko sistema berariaz diseinatuta dago zero igorpeneko ibilgailu elektrikoetan jartzeko.

IG ateak. Ibilgailuak ekipatzeko jartzen diren ateak, eta arrapalak ere, elektrikoak zein eskuzkoak izan, Irizar Taldeko Masatsek garatu ditu.

Gidariari laguntzeko IG sistemak. Gidariarekiko komunikazio segurua ahalbidetzen du, eta horrekin gidaria eraginkorragoa izan daiteke, eta eguneroko lana zein bidaiariei ematen dien zerbitzua hobetu. Datiken (Irizar Taldea) soluzioak gidariari laguntzen dio hurbiltzeko, gelditzeko eta abiatzeko maniobretan. Horrez gain, segurtasuna eta konforta zein puntualtasunari lotutako alderdiak hobetzen ditu.

IG karga sistemak.

Jema Energyk –Taldeko enpresa– 60 urteko esperientzia dauka potentziako elektronika industrialaren sektorean, soluzio sendo, fidagarri, seguru eta errendimendu handikoak diseinatzen, eta kargarako hainbat aukera eskaintzen ditu, bezeroek dituzten askotariko baldintzei erantzuteko, bai potentzia mugatzeari dagokionez, bai espazioko zein operazioetarako mugei dagokienez.

Karga kotxetegian. Kargatzeko modurik erraz eta tradizionalena da, autobusari konektatuta egiten baita, eskuarki gaueko geldialdietan. Kanporako zein barrurako izan daiteke.

Karga pantografo bidez. Gomendatzen da ibilgailuak, kotxetegian kargatu eta gero, lanaldi osoa egiteko autonomia nahikorik izan ez eta, ibilbidean hainbat karga egin behar dituenean erabiltzea. Karga estazioak hirietako leku estrategikoetan kokatzen dira, linea bakoitzaren bukaeran edo hasieran, hainbat autobus edo linea kargatu edo hornitu ahal izateko.

Karga adimenduneko sistema. Kontrol gune bat da, zeinaren bidez kargarako baldintza/mugapen guztiak eraginkortasunez kudeatzen baitira kotxetegian. Autobus bakoitzak dituen karga behar desberdinak identifikatzen ditu sistemak eta, horrela, behar den potentzia optimizatzen da.

Irizar e-mobility

Giltza eskura erako produktu eta zerbitzuak

Irizar e-mobilityren xedea elektromugikortasunerako soluzio integral eta pertsonalizatuak eskaintzea hirietarako, bai autobus %100 elektrikoak fabrikatuz, beharrezko azpiegitura sistema nagusiak fabrikatu eta instalatuz, karga, trakzio eta energia biltegiratzeko. Horiek guztiak Taldearen teknologiarekin diseinatu eta fabrikatu dira %100, Irizarren zerbitzuaren berme eta kalitatearekin.

Horrenbestez, operadoreak badu abantaila gehigarri bat: proiektuaren fase guztietan solaskide bakarra dauka, fase horietan sartuta baita ere salmenta osteko zerbitzua eta neurrira egindako mantentze zein konponketa lanak, ibilgailuen arreta integralarekin batera.

Irizar e-mobility ibilgailuen egungo gaman hiru modelo daude: Irizar ie bus, Irizar ie tram eta Irizar ie truck.

Irizar e-mobilityk aholkularitza lanak egiten ditu. Hainbat gairi buruzko aholkularitza ematen da, horien artean egonik kargatu beharreko energia, optimizatzeko estrategi, potentziako parametroak, kargatzeko denborak eta baterien bizitza.

Irizar e-mobilityk ibilgailuaren sistema eta osagai nagusien mantentze lan prediktibo eta integrala egiten du, eta horrek eragina dauka bizitza zikloaren kostuetan, ibilgailuaren erabilgarritasunaren hobekuntzan eta errendimenduan zein aktiboaren hondar balioan. Funtsean, ibilgailua monitorizatzen duten diagnostiko tresnak erabiliz egiten du (ateak, bateriak, klimatizazio eta berokuntza erregimena, pantografoa, trakzio katea…), eta horrela estatistikak lortzen dira, autobusaren erabilgarritasun eta fidagarritasunari buruz, mantentze lanetako denbora optimizatzen da, eta sistemaren jarraipena denbora errealean egiten da.

Teknologia adimenduna. Era berean, txertatutako sistemak etengabe eguneratzeko aukera eskaintzen du, ibilgailu bakoitzaren bizitza erabilgarria ahalik eta gehien baliatzeko erronkari efikaziaz erantzuteko eta bere aktiboen balioa optimizatzeko. Flotak kudeatzeko sistema bat ere badu, erabat pertsonalizagarria, flota bakoitzaren errendimendua eta errentagarritasuna optimizatzeko, kostuen eta eraginkortasunaren jarraipen zorrotza eginez eta gidatzean segurtasuna emanez.

Irizar e-mobilityren lantegi berria Aberastasuna eta enplegua sortzea

75 milioi euroren inbertsio batekin, eta ia 4 hektareako lursail batean eraikitako 18.000 m2-ko azalera batekin, aurtengo maiatzean inauguratu zen Irizar e-mobilityren lantegia, Adunan, Europako elektromugikortasuneko lehen lantegia izanik.

Bertan autobus elektrikoak eta bestelako industri ibilgailu batzuk fabrikatzen dituzte, baita ere horien osagai eta sistema nagusiak, urtean 1.000 ibilgailu ekoizteko ahalmenarekin.

Dagoeneko 200 lanpostu sortu dira, eta datorren bost urtean 300-500 lanpostu berri izango direla aurreikusten da. Oso garrantzitsua da nabarmentzea ezagutza eta talentua erakartzeko programa, bere helburua izanik berrikuntzarako eta teknologia sortzeko dugun ahalmena handitzea, etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

“Gure filosofia da haztea, ingurunera aberastasuna eta enplegua ekarriz, eta teknologia eta balio erantsia sortuz, bertatik lehiatu ahal izateko. Bertan enplegua sortzen hazi nahi dugu. Hori da gure apustu ezin zalantzazkoa, Adunan sortu berri dugun Irizar e-mobilityrekin: Gipuzkoako bihotzean balio erantsi handiko autobusak fabrikatzea. Bertan daude gure erroak, eta ez dugu dudarik hemen jarraitu behar dugula”, Jose Manuel Orcasitas – Irizar Taldeko zuzendari nagusia.

Irizar ie tram

Modelo hau 12 m-tik 18 m-ra arteko bertsioetan garatzen da, artikulatua da, eta 155 pertsonarentzako edukiera dauka. Autobusak tranbiaren ezaugarri estetikoak ditu, eta uztartu egiten ditu tranbia baten edukiera handia, irisgarritasuna eta barruko zirkulazioa hiriko autobus baten malgutasunarekin.

Barneko arkitektura finkatzean, irisgarritasuna, segurtasuna, zirkulazio fluxua eta bidaiariaren erosotasuna hartu dira kontuan. Beraz, leku argitsu, eroso, zabal, atsegin eta segurua da.

Elementu hauek asko indartzen dute bidaiarien irisgarritasuna eta fluxua: gehienez ere 8 ate irristagarri, beheko pisu integrala, eserlekuen kokagunea, barne banaketa (zirkulatzeko pasabide handiekin), aulki gurpildunetarako edo haur kotxeetarako tokien seinalizazioa, gelditzeko eskatzeko informazio soinuduna, txartela baliozkotzeko jarritako gailuak, gidariaren tokiaren diseinua, eta belaunikatze edo kneeling funtzioa, 250-270 mm artekoa, sarbide eroso eta ahaleginik gabea ahalbidetzen duena.

Entretenimendurako, berriz, Irizarrek hainbat aukera eskaintzen ditu: USB kargagailuak, WiFIa, braille botoiak, ekipajerako tokia, bidaiariarentzako informazioa, barruko biniloak…

Zero igorpen

Irizar e-mobilityk garatutako ibilgailu eta soluzioek hirian mugitzeko irtenbide jasangarria eta ekoefizientea eskaintzen dute, eta hiriko garraioaren gaur egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuten diete.

Irizarren asmoa da garraio garbi eta irisgarrien erabilera bultzatzea, ingurumen, ongizate eta pertsonen osasunaren alde egiten baitute, hiri ingurune hobeak sortzeko.

Ibilgailu elektrikoen teknologiak ZERO IGORPEN sortzen du, eta berotegi efektuko gasen zuzeneko igorpenak eta NOx eta partikula kutsakorrak bezalako substantzia toxikoak desagertzea ahalbidetzen du.

Teknologia elektrikoak, halaber, motorraren zarata desagerrarazten du, eta beraz, kanpora ez du zaratarik ateratzen ez geldi eta ez arrankatzerakoan (0dBA).

Irizar Taldea

Irizar nazioarteko presentzia duen enpresa talde bat da, eta gaur egun sei jarduera sektoretan dihardu: bidaiarien garraioa, elektromugikortasuna, elektronika, motor eta sorgailu elektrikoak, konektibitatea eta energia.

Taldea 7 markak osatzen dute (Irizar, Irizar e-mobility, Alconza, Datik, Hispacold, Masats eta Jema) eta haien jarduna 13 lantegitan garatzen dute Espainia, Maroko, Brasil, Mexiko eta Hegoafrikan. Gainera, I+G Zentro bat ere badu.

3.300 lagunek baino gehiagok osatutako talde sendoa da, bost kontinenteetan presente, eta 620 milioi euroren salmenta bolumenarekin (2017).

Irizar S. Coop da Taldeko enpresa matrizea eta egoitza nagusia Ormaiztegin dago. Han dago Creatio ere, Irizar taldearen Ikerketa eta Garapenerako Zentroa.

1889an sortu zelarik, Irizar Taldea talde sendoa da gaur egun, geografikoki eta industrialki dibertsifikatua, etengabe hazten ari da, eta apustu irmoa du egina markaren, teknologiaren eta jasangarritasunaren alde.

Negozio arloak

Bidaiarien garraioa

Irizarrek autokar eta autobusen gama zabala eta soluzio teknologiko ugari eskaintzen ditu, tartean autokar integralak, autobus %100 elektrikoak eta teknologia hibridoko II klaseko ibilgailuak hiriko eta hiri arteko zerbitzuetarako, autokar konbentzionalez gain.

Taldean, halaber, sistema eta osagaiak garatzen dira bidaiarien garraiorako errepidez zein trenez. Masats espezialista da irisgarritasun eta azpiegituretan, Hispacoldek klimarako, airea garbitzeko eta defrosters teknologiak garatzen ditu. Datikek ibilgailuek sortzen duten informazioa jaso eta kudeatzeko gailuak garatzen ditu, gidatzen, diagnostikatzen eta mantentze lan prebentiboa egiten laguntzeko.

Elektromugikortasuna

Irizar e-mobilityrekin, Taldeak mugikortasun sistema integralak ematen dizkie hiriei eta herritarrei, bai autobus %100 elektrikoak, bai karga, trakzio eta energia biltegiratzeko beharrezko azpiegitura sistemak.

Motorrak eta sorgailuak

Trakzio sistema edo energia sortzekoa garatu eta fabrikatzea, itsaso, hidraulika eta industri sektoreetarako.

Elektronika

Jema arkitektura elektroniko %100 multiplexatuaz arduratzen da, sistema bakoitzari adimena emateko eta, horrela, funtzio berriak eskaintzeko, kable kopurua murrizteko eta ibilgailuaren diagnostikoa errazteko. Halaber azpimarra daitezke AEB-LDW gidatzeko sistemak, eta HMI kontrol eta kontsola.

Energia

Jemak batez ere elikadura iturriak eta smart-grid diseinatu eta fabrikatzen ditu, energia berriztagarriak –eguzkia, eolikoa, hidroelektrikoa– biltegiratzeko energia egoki bihurtzeko eta ondoren sarean injektatzeko.

Konektibitatea

Datikek gidariari laguntzeko sistema adimendunak biltzen ditu, eta ekipamendu osagarrien gama bat dauka, gidariari zein bidaiariei mugitzeko modu ezin hobea eskaintzeko. Ikusmen artifizialean eta deep-learningean lortutako esperientzia handiak aukera ematen du flotak kudeatzeko, mantentze lan prebentiboa eta prediktiboa egiteko eta gidaritza autonomoa lortzeko.

Zifrak

1889an sortua – 129 urteko historia I+Gko zentro bat 7 enpresa, jarduera eremu bakoitzeko lider 3.300 enplegatu baino gehiago Sendotasun finantzarioa 620 M euro (2017ko fakturazioa) 5 kontinenteetan presente 13 ekoizpen zentro mundu guztian

[divider height="150" style="default" line="none" themecolor="0"]