Bilbobusek Irizar ie tram modeloko lehen autobus elektrikoa gehitu du bere flotan
Aduna, 2022ko martxoaren 11
Irizar ie tram berria, tranbiaren ezaugarri estetikoak dituen zero emisioko autobus elektrikoa, Bilboko flotan dagoeneko badauden 6 autobus elektrikoei elkartuko zaie.
Irizar ie tram bere diseinu moderno eta futuristagatik nabarmentzen da. Diseinu horrek bakarra bihurtzen du eta hiriari erakargarritasun berezia ematen dio bidaiariaren erosotasuna, irisgarritasuna eta esperientzia maximizatzeaz gain. Elektromugikortasun kontzeptu berri bat, bere dotorezia eta erakargarritasun estetikoagatik, zero emisioengatik, zarata eta bibrazio maila baxuengatik eta segurtasun ezaugarriengatik Bilbon erabiltzeko bereziki egoki bihurtzen dutena.
12 metro luze den Irizar ie tram berriak 43 eserleku, gurpildun aulkientzat 2 gune eta MUPentzat 4 eserleku ditu eta 75 bidaiari garraia ditzake. Autobusera sartu eta irtetea erraza da eta zirkulazioa arina. Barrualdea erosoa eta berritzailea denez, irekitasun eta argitasun sentsazioa ematen du, eta horrek bidaiariek eta gidariek bidaia esperientzia ederra izatea bermatzen du.
Autobus hau Irizar Taldeak fabrikatutako azken belaunaldiko 430 kWh-ko ontziratutako energia duten baterien bidez propultsatuta dago, eta horrek egunean zehar behar den zerbitzua egiteko behar besteko autonomia bermatzen du. Autobusa gauez kargatuko da kotxe-tokian.
Bilboko hiriak beste urrats bat eman du Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planean (HMJP) hartutako konpromisoak betetzeko. Plan horrek herritarren ongizatea hiri garapenaren erdigunean kokatzen du. Autobus elektriko berria egunero Santimami Arabella Santimami ibilbidea egiten duen 62 linean ibiliko da. 12 geraleku ditu: Arabella, San Isidro, PL Zumalakarregi 105, Zumalakarregi / T.Zubiria, Kristo 1, Ibáñez De Bilbao 14, Mazarredo 3, Urkixo 14 / Institutoa, Urkixo / Bizkaia Pl., Urkixo 68, Urkixo 92, Santimami.
“Benetan pozik gaude ibilgailu hau hirian sartu izanagatik. Gure ustez, balio erantsiko proposamena da, eta elektromugikortasunaren kontzeptu berri bat sartzen du. Hiriari garraio publiko jasangarriago, eraginkorrago, adimentsuago, seguruago eta konektatuago baten ingurumen onurak eskaintzeaz gain, autobusez bidaiatzera gonbidatzen duen ibilgailu erakargarri baten xarma du”, dio Txema Oterok, Espainiako zuzendari komertzialak.