Irizar e-mobility UITPk Bartzelonan antolatu duen Garraio Publikoaren Munduko Goi Bileran
Bartzelona, 2023ko ekainaren 5a
Irizar e-mobilityk aurten ere berriz parte hartuko du UITPren Garraio Publikoaren Munduko Goi Bileran. Ekitaldia Bartzelonan egingo da, 2023ko ekainaren 5etik 7ra.
400 m2-ko erakusmahaia izango du, eta zero igorpeneko bi autobus jarriko ditu ikusgai, era horretako autobusak hirietako garraio publikoa iraultzen ari baitira. Horietako bat 18 metroko ie tram bat da, TMBren jabetzakoa (Transports Metropolitans de Barcelona), eta beste ie tram-a, 12 metrokoa, EMT Madrid-en jabetzakoa (Madrilgo Udal Garraio Enpresa).
Irizar ie tram autobusaren diseinua berezia da ibilgailuaren bolumena inguratzen duen eta alboetako kristalezko gainazal handia inguratzen duen arku perimetral kromatuagatik. Aurrealdeak arintasuna eta dotorezia islatzen ditu. Kristalezko gainazal zabalak, tranbien herentzia oroitarazten digunak, eraztun perimetraletan integratutako full led optikekin batera, multzoari abangoardiako airea ematen diote, eta bultzada teknologikoa eta arrazionala aldi berean.
Irizar Taldeak, duela hamabi urte, elektromugikortasunaren alde egitea erabaki zuen, eta erabaki horren ondorioz sortu zen Irizar e-mobility, 2016. urtean. Gaur bere erakusmahaian eskaini duen prentsaurrekoan, azken hamabi urte hauetako mugarri nagusiak errepasatu ditu Gipuzkoako konpainiak. Horien artean, 2014an, ZeEUS proiektuaren barruan, Bartzelonan entregatutako lehen autobus %100 elektrikoak; hirietako elektromugikortasunaren iraultza, 2017an, ie tram abangoardistarekin; edo lehen kamioi elektrikoaren aurkezpena, ie truck, 2018. urtean.
Nazioko zein nazioarteko merkatuaren bilakaeraz ere hitz egin dute. “Gure ekoizpena %100 handitu da urtebetean, eta datozen hilabeteetarako ditugun hazkunde aurreikuspenak positiboak dira merkatu nazionalean zein nazioartean”, adierazi du Iñigo Etxeberriak, Irizar e-mobilityko zuzendari nagusiak.
Irizar e-mobilityk erreferente izaten jarraitzen du zero igorpeneko soluzioak hasi eta buka eskaintzeko zereginean, eta konpromisoa dauka mundu jasangarri, seguru, guztiontzat eskuragarri, konektatu eta adimentsu batekin.