Irizar e-mobilityk Bilboko SUM Nazioarteko Biltzarrean parte hartuko du
Aduna, 2021eko urriaren 6a
Irizar e-mobility-k SUM Bilbao Nazioarteko Kongresuaren bigarren edizioa babestuko du berriro, eta hiri-mugikortasun jasangarri eta adimendunaren arloan duen esperientzia eta aurrerapen teknologikoak erakutsiko ditu.
Bilboko Udalak eta Petronorrek antolatutako kongresuaren helburua hirietako mugikortasunaren erronkak eta aukerak aztertzea eta mundu osoko hirietako arrakasta kasuak ezagutaraztea da.
Irizar e-mobility Bilbon izango da. Bigarren aldiz, Nazioartean erreferentziazkoa den SUM Biltzarra egingo da, liderrei, erakundeei eta enpresei zuzendua. Kongresuaren helburua alderdi estrategikoei buruz eztabaidatzea, esperientziak eta irtenbideak trukatzea eta etorkizuneko mugikortasuna eraikitzen laguntzea da, ikuspegi jasangarri batetik, Irizar Taldearen estrategiarekin erabat bat datozen ardatz tematikoak.
Topaketak bost kontinenteetako 90 aditu baino gehiago bilduko ditu eta hiri-mugikortasunarekin lotutako gai garrantzitsuenak landuko dituzte, hiriek mugikortasun iraunkorragoa sendotzeko dituzten erronkak eta aukerak aztertuko dituzte eta mundu osoko hirietako kasu arrakastatsuak ezagutaraziko dituzte.
Irizar e-mobilityk bi ponentziatan parte hartuko du, eta elektromugikortasuneko soluzioen inplementazioan duen esperientzia azalduko du; horien artean, nabarmentzekoak dira BRT giltza eskura proiektuak abian jartzea Europako hainbat hiritan, bai eta gidaritza autonomoko bere proiektua abian jartzea ere.
Antolakuntzak, gainera, Irizarren zero igorpeneko ie tram autobus elektrikoa baliatuko du, Euskalduna Jauregiaren kanpoaldean egongo dena inaugurazio egunean, eta haren teknologia eta ingurumen aurrerapenak erakusteko aukera emango duena.
Gainera, urriaren 6, 7, 8 eta 9an, Bilboko herritarrek Arriaga Antzokiaren aurrean ikusgai egongo den Irizar ie tram 12 metro luzeko autobusa bertatik bertara ezagutzeko eta bisitatzeko aukera izango dute. Ibilgailua Irizar Taldearen teknologiarekin diseinatua dago; irisgarria eta konektatua da eta segurtasun aktiboko hainbat funtzionalitate eta ikusmen funtzionalitateak ditu; ITxPT protokoloei esker, IT funtzionalitateen elkarreragingarritasuna errazten da garraio publikoan.
Bilbao 2021 adierazpena kongresuan sinatuko da, eta Irizar e-mobility adierazpenari atxikiko zaion erakundeetako bat izango da, hiri mugikortasuneko eredu jasangarriagoak eraikitzeko bere konpromisoa erakutsiz.
Mugikortasun iraunkorra funtsezko faktorea da trantsizio energetikoan eta GIHak eta Nazional Batuen 2030 Agendako helburuak lortzeko. Horregatik, Irizar e-mobilityk giltza eskura erako elektromugikortasuneko soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen jarraitzen du, garraio publiko jasangarri, eraginkor, adimendun, irisgarri, seguru eta konektatu baterako. Emisio kutsatzaileak, soinudunak eta CO2arenak murriztea du helburu, hiri garbiak sortzeko eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko.