Skip to main content
Irizar ie tram autobusak Madrilgo Udalaren eta EMT garraio enpresaren 'Muévete Verde’ saria jaso du

Irizar ie tram autobusak Madrilgo Udalaren eta EMT garraio enpresaren 'Muévete Verde’ saria jaso du

Irizar e-mobilityk “Muévete Verde” saria jaso du ostiral honetan “Garraioaren Deskarbonizazioa” Kategorian. Sari hauek Madrilgo Udalak eta Empresa Municipal de Transportes de Madrid (EMT) enpresak antolatzen dituzte, mugikortasun jasangarri, seguru eta digitalizatuaren arloko ekimenik onenak identifikatu, zabaldu eta aitortzeko helburuarekin.

Irizar e-mobilityk Irizar ie tram autobus modeloari esker lortu du saria. Ibilgailu hori %100 elektrikoa da, eta daukan diseinu berritzaileak Udalak eta EMTk abian jarri duten Madrilgo lehenengo Bus Rapid linearen arrakasta ekarri du. 

Irizar ie tram autobusak, beraz, prestazio handiak dituen zerbitzu honek erabiltzaileen artean oso onarpen ona izatea ekarri du, bai eta Madrilen eta EMTren oihartzuna nazioartera zabaltzea ere. 

Madrilgo Bus Rapidek errail erreserbatu berezi batean erabiltzen du Irizar ie tram modeloa. Hala, lehentasuna dauka semaforoetan eta geralekuetan txartelak saltzeko makinetan. Hori dela-eta abiadura bikoiztu egiten du, linea konbentzionalek dutenarekin alderatuta. Kalitate handiko zerbitzu kolektibo honek, ie tram bezalako kalitate handiko ibilgailuekin emango den honek, erabiltzaileak mugikortasun jasangarriko sistemara erakartzeko eta hiriko garraioaren karbono aztarna murrizteko aukera ematen du.

Saria Irizar e-mobiltiyko Espainiako eta Portugalgo zuzendari komertzial Iñigo Azconak jaso du, eta aitorpen hori eskertu die bai udalari bai EMTri. “Oso harro gaude Madrilen gertatzen ari den eraldaketa teknologiko eta deskarbonizazio prozesu honetan lagundu ahal izateagatik. Eskerrik asko Madrilen Bus Rapiden lehen linea ezartzeko ie tram autobusa aukeratzeagatik eta erreferentziazko proiektu honetan parte hartzen uzteagatik. Espero dugu urte askoan jarraitzea elkarrekin lan egiten eta kolaboratzen”, adierazi du. 

‘Muévete Verde’ sariak

Madrilgo Udalak eta EMTk 2007az gero antolatu izan dituzten sarien leloa eta izenburua da ‘Muévete Verde’. Helburua da, hain zuzen, Madrilgo hirian inpaktua duten hiri mugikortasun jasangarriaren arloko ekimenik onenak identifikatu, zabaldu eta aitortzea. 

Aurten, 2024an, XVIII. ediziorako deia egin da, eta aurreko edizioetan bezala, deialdi irekia egin zaie hiriburuko mugikortasunari zuzenean edo zeharka mesede egingo dion jardunbide egokiren bat eskaintzen duten guztiei. 

Jardunbide onenak identifikatu, aztertu eta hautatzeko, hiri mugikortasunaren kudeaketan inplikatutako nazio, eskualde, udal, unibertsitate eta auzo erakunde nagusien laguntza izan ohi da. Eta honako hauetako ordezkariek osatzen dute epaimahaia: 

  • Garraio Publikoaren Nazioarteko Batasuna (UITP)
  • Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa
  • Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua
  • RENFE
  • CONAMA Fundazioa
  • Madrilgo Garraioen Eskualde Partzuergoa
  • Madrilgo Erkidegoko Industria, Energia eta Meategietako Zuzendaritza Nagusia
  • Madrilgo Auzo Elkarteen Eskualde Federazioa
  • Madrilgo Enpresa Konfederazioa-CEOE (CEIM)
  • Madrilgo Merkataritza Ganbera
  • Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
  • Madrilgo Udaleko Ingurumen eta Mugikortasun Saila
  • Empresa Municipal de Transportes de Madrid (EMT)
  • Comillas Eliz Unibertsitatea
  • Kearny
  • IE Business School
  • IESE Business School

Kategoriek bilakaera izan dute azken edizioetan, eta hiri mugikortasunaren erronka premiazkoetara egokitu dira.  2024an, honako hauek izan dira kategoriak: garraioan bezero esperientzia hobetzeko saria, mugikortasunaren arloko berrikuntza saria, garraioaren deskarbonizazioa saria, mugikortasunaren eraldaketa digitala saria eta mugikortasun jasangarrirako ikerketa saria. Horrela, Madrilek hiri mugikortasunarekin lotuta dauzkan erronka eta behar handiei helduko die, 360 Mugikortasun Jasangarriko Planaren eta Madrilgo EMTren Plan Estrategikoaren bidez.