La Velozek flota berritu du Irizar e-mobilityren bi autobus %100 elektriko gehiagorekin
La Velozek, Samar Taldeko enpresak, Irizar e-mobilityk fabrikatutako bi autobus elektriko sartuko ditu bere hiri flotan. Aukeratutako modeloa Irizarren ie bus da, 12 metroko luzerakoa. Unitate horiek hilabete honen amaieran entregatzea programatuta dago, eta Madrilgo Garraioen Eskualde Partzuergoak kudeatzen duen Rivas Vaciamadrid hiriko lineetan emango dute zerbitzua.
"Irizar autokarrak erosten urteetan Samar Taldearekin harreman estua izan ondoren, mugikortasun elektrikorako jauzia egiteko garaia iritsi da. Oso harro gaude Samar Taldearentzat funtsezko bazkide teknologikoa izaten jarraitzeaz", adierazi zuen Iñigo Azconak, Irizar e-mobilityk Espainiarako eta Portugalerako duen Zuzendari Komertzialak.
Irizar ie busa bere funtzionamendu isilagatik eta seguru eta eroso izateagatik nabarmentzen da. Autobusa Irizarren azken belaunaldiko bateriez hornituta dago, eta 3 ate eta 30 eserleku ditu (horietako 4 mugikortasun urriko pertsonentzat -MUP- erreserbatuta). Aulki gurpildunetarako propio diseinatutako espazioak ere baditu, irisgarritasuna errazteko eta barruan zirkulazio arina bermatzeko. Gainera, ibilgailuaren bi aldeetan karga puntuak ditu, lehen ardatzaren gainean, eta kotxetegietako Combo 2 karga sistemarekin bateragarria da.
Autobus elektriko horiek erostea da Samar Taldeak iraunkortasunarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin duen konpromiso irmoaren partea. Enpresaren asmoa da bere ibilgailuak dabiltzan hirietan airearen kalitatea hobetzea eta datozen urteetan flota erabat elektrifikatua izateko bidean aurrera egitea, horrela bere karbono aztarna murrizten eta mugikortasun garbiagoa sustatzen laguntzeko.
Samar Taldeko ordezkari David Gutierrezek hau adierazi zuen: “Pozik gaude berrikuntzaren eta ingurumenarekiko errespetuaren aldeko apustua egiten jarraitzeaz, Irizar e-mobilityren balioekin lerrokatuta. Autobus elektriko berri horiek mugarri izango dira gure hiri garraioko zerbitzuan, ez bakarrik jasangarritasunari dagokionez, baita erosotasunari eta segurtasunari dagokienez ere”.