Orleans Metropolek konfiantza du berriro Irizar e-mobilityren elektromugikortasun soluzioetan
Aduna, 2023ko ekainaren 22a
Irizar e-mobilityk beste kontratu bat sinatu du Orlenas Metropolerekin, zero emisioko eta 12 metroko luzerako Irizar ie tram modeloko zazpi autobus %100 elektrikorekin hornitzeko. Eskari berri horrekin, Frantziako hiriak konfiantza du berriro Irizar e-mobilityrekin bere autobus flota berritzeko.
Lehen unitateak datorren urtearen amaieran entregatzea aurreikusten da.
Ibilgailu horien ezaugarria da, isilak izateaz eta ingurumena errespetatzeaz gain, diseinu berritzaile eta modernoa dutela, tranbia baten antzekoa. Atzerako ispiluen ordez kamerak, gurpil edergarriak, gidatzen laguntzeko sistemak eta abar dituzte. Eta barrualdea espazio irisgarria, argitsua eta atsegina delako bereizten da.
Irizar e-mobilityko zuzendari nagusi Iñigo Etxeberriaren hitzetan, “eskerrak ematen dizkiogu Orleans Metropoleri eskaera berri honengatik eta berriro Irizar e-mobilityrekin konfiantza izateagatik. Garraio publikoa elektrifikatzeko apustu garrantzitsua egiten ari den hiria da, eta harro gaude eraldaketa teknologikoko prozesu horretan berriro lagundu ahal izango diegulako, gure teknologia eta berrikuntza guztia emanez”.
Autobusek Irizar Taldearen azken teknologia izango dute, eta 3 ate, 22 besaulki, gurpil aulkietarako/haur kotxeetarako 2 espazio eta arrapala bat izango dituzte. Aurreko autobusek baino energia ontziratu gehiago duten azken belaunaldiko bateriak izango dituzte, eta gauean karga motel bidez kargatuko dira kotxetegietan.
Ibilgailuen operazioa Keolis Metropole Orleansen ardurapean egongo da. Keolis mundu osoko hamalau herrialdetan dago, eta garraio publikoko operadore nagusietako bat da Frantzian, Europan eta mundu osoan.
Irizar e-mobilityk, horrela, markaren eta proiektu pertsonalizatuen aldeko apustu estrategiko sendoarekin jarraitzen du Frantzian, non dagoeneko hainbat proiektu jarri dituen abian hainbat hiritan, hala nola Paris, Marseilla, Aix-en-Provence, Estrasburgo, Amiens edo Baionan, besteak beste.