Tuterak hiriko garraio zerbitzu berria aurkeztu du, datorren urtean zehar martxan jarriko dena. Bere flotan Irizar ie tram modeloko bi autobus jarriko ditu martxan, 12 metro luzerakoak eta % 100 elektrikoak.
Zerbitzuaren aurkezpenean, komunikabideek, hiriko hainbat taldetako kideek eta nahi izan duten herritarrek ibilgailu moderno hau probatu ahal izan dute, Tuterako hiri-garraioan zero igorpeneko erronka lortzeko.