Berna eta Liechtenstein, Irizar e-mobilityko zero igorpeneko autobusen hurrengo helmugak
Aduna, 2021eko uztailaren 8a
Irizar e-mobilityk, Suitzako bere bazkide Jebsen & Jessen Industrial Solutions Schweiz AGrekin batera, bere elektromugikortasun-soluzioak Europan ezartzeko estrategiarekin jarraitzen du eta 18 autobusen bi kontratu berri sinatu ditu Bernmobil eta BUS Ostschweiz autobus konpainiekin.
Kasu honetan, Bernmobil Suitzako operadoreak (Berna) zero igorpeneko ie bus modeloko 14 autobus erosi ditu 18 metroko artikulatutako bertsioan. Aurreikusten da autobusak Bernako 19 eta 21 lineetan ibiliko direla 2023 hasieran.
Bestalde, BUS Ostschweiz AGek, duela gutxi LIEMobil lineak erabiltzeko izendatua izan dena, Irizar e-mobility aukeratu du Liechtensteineneko zerbitzu elektrikoa betetzeko, eta laster zerbitzuan jarriko ditu zero igorpeneko 4 autobus Irizar 100% elektriko, 12 metro luze diren ie bus modelokoak, hain zuzen ere.
Autobus horiek dituzten bateriak ioi-litiozkoak dira, eta Irizar e-mobility enpresak Adunan (Gipuzkoa) dituen instalazioetan garatu eta fabrikatzen dira. Gainerako osagaiak eta sistemak ere Irizar Taldearen teknologiarekin sortu dira. Gaur egun Irizar e-mobilityk bigarren bizitza bat eskaintzen die bateriei, autobusetan bizi ziklo erabilgarria amaitu ondoren berrerabili ahal izateko, zerbitzuguneetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituretako biltegiratze elementu gisa.
Irizar autobus horiek, isilak eta ingurumena errespetatzen dutenak, mugikortasun kolektibo jasangarrirako funtsezko elementu bihurtuko dira, ingurumen inpaktua nabarmen murrizten eta herritarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen baitute.
Zalantzarik gabe, bi kontratu horiek Europako merkatuan mugikortasun irtenbide iraunkorrak emateko Irizar Taldearen posizionamendu estrategiaren urrats bat dira.