Bernmobil operadore suitzarrarekin kontratu berri bat sinatu dugu. Eskaerak hemeretzi autobus elektriko hornitzea aurreikusten du. Hautatutako modeloa Irizar ie bus-a da, oraingo honetan 12 metroko luzerakoa. Zero emisioko ibilgailu berri horiek 615 kWh baino gehiagoko azken belaunaldiko bateriak dituzte, eta 300 km-tik gorako autonomiak ahalbidetzen dituzte. Unitate horiek 2021ean egindako hamalau ie bus eskaerari gehitzen zaizkio.