
Braganza hiriak Irizar e-mobility aukeratu du berriro, bere garraio publikoaren deskarbonizazioarekin jarraitzeko
Aduna, 2026ko azaroaren 17a
Portugalgo Braganza hiriak berretsi egin du Irizar e-mobilityren elektromugikortasun soluzioen alde eginda daukan apustua, berriro aukeratu baitu 2019tik hirian dabilen 10 metroko Irizar ie bus modeloa.
Erosketa honek indartu egiten du Braganzak Irizar e-mobilityren teknologian duen konfiantza. Izan ere, udalerriak, bere flota berritzeko prozesuan aurrera egiteko, Irizar ie bus modeloa hautatzen duen bigarren aldia da. 2019an, hiri mugikortasun jasangarri bat inplementatzeko estrategiaren barruan, Irizar ie bus lehen autobus elektrikoak eskuratu zituen. Sei urte geroago, hiriak berriz jarri du bere konfiantza Irizar e-mobilityk garraio publikoaren deskarbonizazioan aurrera egiten jarraitzeko dituen irtenbideetan, non eta hiri garraioaren mugikortasunerako orografia bereziki zorrotza duen hiri batean.
Braganzak hautatutako Irizar ie bus modeloak bi ate ditu eta hogeita hamazazpi lagunentzako lekua. Era berean, aulki gurpildun/haur kotxeetarako eremu txiki bat eta Masatsen irisgarritasun arrapala ditu. Gaur egun hirian zerbitzuan dauden unitateek bezala, barretan USB kargagailuak eta gidatzen laguntzeko sistema aurreratuak ditu, GSR II araudia betetzen dutenak.
Irizar e-mobilityko elektromugikortasun soluzioak, batez ere, Portugalgo iparraldean daude. Irizar e-mobilityretzat merkatu estrategiko bat da Portugal, eta mugikortasun eredu jasangarriago baten aldeko apustuan erreferente bat.