Genova, 2020ko azaroaren 6a
Lehenengo autobus elektrikoak Genovara iritsi dira dagoeneko.
Irizar e-mobility-k 14 autobus % 100 elektriko hornituko ditu Irizar ie bus 10.8 metroko modeloak AMT Genovara. Ibigailu hauek gauez kargatuko dira, Combo 2 karga hargunea duten 9 kargagailu interoperagarriren bidez. Kargagailuak ere Irizar Taldeak garatutakoak eta fabrikatutakoak dira.
350 kWh-ko energia ontziratuarekin, ibilgailu hauek 220 km-ko autonomia dute, eta, horrez gain, 3 ate, 20 eserleku, gidariarentzako eserleku 1, gurpildun aulkietarako/haur kotxeetarako gune 1 eta 78 pertsonarentzako lekua dituzte. Irizar Taldeak garatutako teknologia dute elektronikari eta komunikazioei dagokienez, bai eta osagai eta sistema nagusietan ere. Bateriak ere teknologia propiokoak dira, eta segurtasun elektriko, termiko eta mekanikoko Europako azken araudiak betetzen dituzte: R100.v2, R10.v5 eta UN38.3.