
Gijonek Irizar e-mobilityren aldeko apustua egin du, autobus elektrikoak erosteko
Aduna, 2025eko apirilaren 15a
Irizar e-mobilityk autobus elektrikoak hornitzeko kontratua sinatu berri du Gijongo Hiri Garraioko Udal Enpresarekin (EMTUSA). Kontratuak aurreikusten du 12 metroko luzera duten 4 hiri autobus %100 elektriko hornitzea. Operadoreak Irizar ie bus modeloa aukeratu du horretarako.
Unitate horiek 11 hilabeteko epean entregatuko direla dago aurreikusita, eta 10. linean emango dute zerbitzua (Pumarin-Cabueñesko Ospitalea ibilbidea). Linea horrek mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du Gijon hiria, eta urtean 2.827.137 bidaiari baino gehiago garraiatu ohi ditu.
Autobusek −ie bus modelokoak− 150 kW-rainoko karga potentzia dute. Autobus horiek kotxetegietan kargatuko dira, pantografo alderantzikatu edo Combo 2 entxufe baten bidez.
Segurtasunari dagokionez, GSR2 ADAS araudia betetzen dute. Araudi horrek, gainera, ibilgailuaren babesa bermatzeko zibersegurtasun neurriak jasotzen ditu.
Ibilgailuak erabat irisgarriak dira. Arrapala bikoitza dute, aulki gurpildunetarako eta haur orgatxoetarako erreserbatutako bi gune dituzte, bai eta mugikortasun urriko pertsonentzako lehentasunezko eserlekuak ere.
Eskaera hau EMTUSAk 24-27 flota berritzeko abian jarritako asmo handiko plan baten parte da.
Irizar e-mobility lider izan da Espainiako merkatuan, bi urte jarraian baino gehiagoan. Eskaintzen dituen elektromugikortasun soluzioak Espainiako 26 hiri baino gehiagotan daude. Aurten, konpainiak 1.200 autobus elektriko baino gehiago ekoitzi ditu: mugarri garrantzitsua, duela 9 urte sortu zela kontuan hartuta.