Aduna, 2026ko uztailaren 21a
Iaz 12 metroko Irizar ie bus Efficient-erako Produktuaren Ingurumen Adierazpena (EPD) lortu ondoren, oraingoan 18 metroko Irizar ie tram Efficient1 modeloak lortu du ziurtagiri hori.
EPD, hain zuzen, III motako ingurumen adierazpena da, ISO 14025 arauaren arabera, eta produktu batek bere bizitza zikloan zehar duen ingurumen jarduerari buruzko informazio objektiboa, gardena eta hirugarrenek egiaztatua ematen du. Dokumentazio mota horrek nazioarteko aitortza du.
Ziurtagiri honek gure jasangarritasun estrategia indartzen du, abiaburutik bertatik indarrean daukaguna, eta gure produktuek eragindako ingurumen inpaktua murrizteko konpromiso irmoa islatzen du.
Egin klik hemen 18 metroko Irizar ie tram Efficient autobusaren EPD adierazpena ikusteko → https://www.environdec.com/library/epd28662