Genève Toursek Irizar e-mobilityren zortzi autobus erabat elektriko erosi ditu duela gutxi. Aukeratu duena 12 metroko Irizar ie tram modeloa da, hots, daukan diseinu abangoardistagatik, egiten duen zarata txikiagatik eta eskaintzen duen erosotasunagatik nazioartean ezaguna den ibilgailua. Autobus berri horiek bat egingo dute iaztik Odier operadorearen eskutik Genevan dabiltzan Irizarren beste hamahiru autobus elektrikoekin.
Geneva Toursek aurki jarriko ditu zirkulazioan ibilgailu berriak Genevako hiri sarean, eta mugarri bat izango dira hiriak zero emisioko garraiora egingo duen trantsizioan.
Irizar ie tram autobusak bidaiarien esperientzia aberastuko du, berezkoak dituen edukiera, irisgarritasun eta jasangarritasun handiei esker. Ezaugarri horiek direla tarteko, aukera ezin hobea dira Geneva bezalako hirietarako, hiri horien helburua baita bertako biztanleen bizi kalitatea hobetzea eta, aldi berean, ingurunea zaintzea.