Irizar Taldeak bere kamioi elektriko berritzailea aurkeztuko du Solutrans nazioarteko azokan
Lyon, 2021eko azaroak 16
Irizar Taldeak bere kamioi elektrikoa, Irizar ie truck, aurkeztuko du azaroaren 16tik 20ra Lyon Eurexpon egingo den Solutrans nazioarteko azokan.
Irizar ie truck zero igorpeneko kamioi iraunkorra da, Irizar Taldeak garatua hiri zein hiri inguruetan sortzen diren beharrei erantzuteko atmosferaren kutsadurarik zein kutsadura akustikorik sortu gabe. Hiri iraunkor eta adimendunentzat diseinatutako kamioia, energía eraginkortasun bikainagatik eta ustiapen kostu bikainagatik
5.halleko 14. Erakusmahaian, allée A, 3 ardatzeko txasisdun bertsioa dago erakusgai, eta baita Irizar Taldeak garatu eta ekoitzitako irtenbide teknologikoei buruzko informazioa ere.
4.2 pabilioiaren kanpoaldean, PB aparkalekuan, Irizar ie trucka egongo da bisitariek probatu eta testatzeko. Atzeko karrozeriadun ibilgailua da, bertsio elektrikoan eta gas natural konprimituzko (CNG) eremu hedatzailearekin. Horrek ahalbidetzen du hirian modu elektrikoan ibiltzea, eta autonomia luzatzea eta lan orduak zabaldu ahal izatea gas natural bidez funtzionatzen duen motor batekin.
Energia eraginkortasuna, segurtasuna, irisgarritasuna, moldakortasuna eta ingurumen onurak dira ibilgailu hau definitzen duten ezaugarririk esanguratsuenetako batzuk, errendimenduarekin batera. Diseinua, Irizar markako produktu guztien ikono eztabaidaezina, kamioi honen beste ezaugarri nabarmenetako bat da. Emaitza ibilgailu apurtzaile, erakargarri eta irisgarria da.
Irizar ie truck maniobragarritasunean eta karga ahalmenean pentsatuta sortu da, eta abangoardiako konponbideak sartu ditu, hirietan eta metropoli eremuetan industria aplikazio askotarako ibilgailu egoki bihurtzen dutenak.
Irizar ie truck Europako teknologiadun produktua da, Irizar Taldeko enpresek garatua trakzio elektrikoari, energia eta karga biltegiratzeari, kudeaketa termikoari eta kontroleko elektronikari dagokionez. Horien artean sortutako sinergiari esker, hiri inguruneetako egungo eta etorkizuneko industria premietara egokitutako aukera eta bertsio ugari eskaintzen dira.
Horrela, Solutrans toki ezin hobea bihurtu da Irizar Taldeak, autobusen eta autokarren fabrikazioaren sektorean 132 urteko esperientzia luzearekin eta elektromugikortasunaren sektorean 10 urtetik gorako esperientziarekin, hiri zerbitzuetarako eta metropoli eremuetarako ibilgailu jasangarrien arloan dituen berritasun guztiak azaltzeko eta merkatuaren esku jartzen dituen aplikazioak erakusteko.