Irizarrek eta Iberdrolak mugikortasun elektrikoa bizkortu dute: hiri-garraioaren elektrifikaziorako eta energia berdearen hornidurarako akordioa
Aduna, 2021eko uztailaren 20a
- Hirietako autobus-floten elektrifikazioarekin, autobus baterien birziklatzearekin eta berrerabilpenarekin eta birkarga adimenduneko azpiegituraren hedapenarekin lotutako proiektuetan lan egingo dute.
- Aliantzak I+G programak, proiektu erakusleak eta eremu honetako teknologia berrien garapena ere esploratuko ditu.
- Irizar taldeko Irizar e-mobilityk autobus elektrikoak fabrikatu eta merkaturatzen ditu, iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin duen konpromisoaren esparruan.
- Iberdrolak 150.000 birkarga puntu dituen mugikortasun iraunkorreko plan bat hedatu du, eta ibilgailu elektrikoaren eta haren bizitza zikloaren ekoizpen prozesua deskarbonizatzeko fabrikatzaileekin batera ari da, energia berriztagarrian oinarrituta.
Irizarrek, Irizar e-mobility filialak eta Iberdrolak azkartu egin dute mugikortasun elektrikoaren aldeko apustua, eta lankidetzarako akordio marko bat sinatu dute. Jarduerak bateratuko dituzte autobus garraioaren elektrifikazioan berrikuntza teknologikoa lortzeko eta hiri mugikortasunaren arloan berehalako deskarbonizazio erronkei irtenbideak emateko, autobus-flotak elektrifikatuz eta kargatzeko azpiegitura gehituz.
Aliantza hasi da Iberdrolari jatorrizko bermedun hornidura berriztagarria (GdOs) esleitzearekin Irizarren fabriketan, autobusen bizitza zikloa deskarbonizatzen laguntzeko. Iberdrolak, gainera, Irizarri aholkua emango dio taldearen jasangarritasunari laguntzen dioten eremu guztietan, besteak beste, energia eraginkortasuneko proiektuetan, autokontsumoan, etab.
Autobusen elektrifikazioa, bateriak birziklatzea eta birkarga adimenduneko azpiegitura
Enpresen arteko akordioak barne hartzen du hiriko autobusen flotak elektrifikatzeko proiektuen, proiektu erakusgarrien, I+G programen eta teknologia berriak garatzeko aldebiko proiektu espezifikoen azterketa bateratua, mugikortasun elektrikoari eta garraioaren elektrifikazioaren azelerazioari aplikagarri zaizkienak.
Proiektu horiek honako hauen gainean egin ahal izango dira: hirietako garraioko floten elektrifikazioa, Irizar e-mobilityko ibilgailuen bateriak birziklatzea eta berrerabiltzea, eta birkarga adimenduna, azpiegitura eta energiaren erabilera optimizatzeko.
Aliantzak bi konpainien gaitasunak eta estrategiak batzen ditu: Iberdrolak, eragile bultzatzaile gisa, garraioaren elektrifikazioa gidatzen du ekonomia deskarbonizatu baterantz; eta Irizarrek, berriz, autobusak eta industria ibilgailuak fabrikatzen eta merkaturatzen ditu, eta baita hirietako elektromugikortasunerako karga sistemak eta azpiegiturak ere.
Akordioak bi urteko indarraldia izango du, eta mugikortasun elektrikorako aukera bateratuak aztertzeaz gain, lankidetza-formulak aurreikusten ditu talde ekoizlearen kolaboratzaileen sarea deskarbonizatzeko.
Mugikortasun elektrikoa eta berreskurapen berdea
Irizar Taldeak irmo jarraitzen du mugikortasun iraunkorraren aldeko eta zero igorpeneko trantsizioaren lidergoaren aldeko apustuarekin hiri inguruneak hobetuz. Irizar e-mobilityren bidez, elektromugikortasuneko soluzioak eskaintzen ditu giltza eskura eran, garraio publiko jasangarri, eraginkor, adimendun, irisgarri, seguru eta konektatu baterako. Konpainia hedatu egin da Europan soluzio horiek inplementatu eta elkarlanerako eta banaketarako akordioak eginda.
Iberdrolak, bere aldetik, garraioaren elektrifikazioaren aldeko apustua egiten jarraitzen du ekonomia deskarbonizatu bateranzko bere trantsizio estrategian, emisioak eta kutsadura murrizteko funtsezko palanka bezala, eta munduaren errekuperazioa berdea izan dadin COVID ostean.
Konpainiak 150 milioi euroko inbertsioa duen mugikortasun iraunkorreko plan bat hedatu du, eta horrekin, hurrengo urteetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen hedapena areagotuko du.
Ekimenak 150.000 karga puntu inguru instalatzea aurreikusten du, etxeetan, enpresetan, kaleetan, hirietan eta autobide nagusietan. Estazioak hedatzearen aldeko apustua egiteko, estazio ultra-azkarrak (350 kW) instalatuko dira 200 kilometrotik behin, super-azkarrak (150 kW) 100 kilometrotik behin, eta azkarrak (50 kW) 50 kilometrotik behin.
Iberdrolak badaki Espainian elektromugikortasuna bultzatu behar dela, inplikatutako eragile nagusiekin koordinatutako ekintza eraginkor baten bidez. Ildo horretan, konpainiak dagoeneko azpiegitura hedatzeko 50 akordio baino gehiago sinatu ditu administrazio, erakunde, enpresa, zerbitzugune, kontzesionario eta ibilgailu elektrikoen fabrikatzaileekin.
Iberdrola izan da The Climate Group-en EV100 ekimena sinatu duen lehen enpresa espainiarra, ibilgailu elektrikoetaranzko trantsizioa bizkortzeko, eta hori lortzeko bere ibilgailu flota osoa elektrifikatzeko konpromisoa hartu du eta Espainian eta Erresuma Batuan 2030erako bere negozioetako langileei birkarga erraztekoa.
Irizarri buruz
Irizar nazioarteko presentzia duen enpresa talde bat da, eta gaur egun jarduera honako sektore hauetan du: bidaiarien garraioa, elektromugikortasuna, elektronika, motor eta sorgailu elektrikoak, konektibitatea eta energia.
Taldea zazpi markak osatzen dute eta haien produkzio jarduera 13 lantegitan gauzatzen dute. Lantegiak Espainia, Maroko, Brasil, Mexiko eta Hegoafrikan daude. Gainera, I+G zentroa dugu, helburutzat Taldearen produktu eta sistemen ikerketa aplikatua eta garapen teknologikoa dituena.
1889an sortua, Irizar talde sendoa da gaur egun. 3.000 pertsona baino gehiagok osatzen dute, eta bost kontinenteetan du presentzia komertziala. Geografia eta industria arloan dibertsifikatua, etengabe hazten ari da, eta apustu irmoa du egina markaren, teknologiaren eta iraunkortasunaren alde.
Irizar S. Coop da Taldeko enpresa matrizea eta egoitza nagusia Ormaiztegin dago (Gipuzkoa-Espainia). Hor dago Creatio ere, Taldearen Ikerketa eta Garapen Zentroa.
Irizar e-mobilityk (Irizar taldeko enpresa) hirietarako elektromugikortasun soluzio integralak ematen ditu, bai zero igorpeneko ibilgailu %100 elektrikoak fabrikatuz, bai energia kargatzeko, trakzionatzeko eta biltegiratzeko beharrezkoak diren azpiegitura sistema nagusiak fabrikatu eta instalatuz. Horiek guztiak Taldearen teknologiarekin diseinatu eta fabrikatzen dira %100, Irizarren zerbitzuaren berme eta kalitatearekin.
Iberdrolari buruz
Iberdrola energia enpresa global garrantzitsuenetako bat da (hirugarrena burtsako kapitalizazioan munduan eta liderra berriztagarrietan), energia isurketa gutxiko ekonomia baterantz doan trantsizio energetikoan aitzindaria. Taldeak 100 milioi pertsona ingururi energia hornitzen die dozenaka herrialdetan, eta berriztagarrien, sareen eta merkataritzako jarduerak Europan (Espainia, Erresuma Batua, Portugal, Frantzia, Alemania, Italia eta Grezia), Estatu Batuetan, Brasilen, Mexikon eta Australian garatzen ditu; bestalde, hazkunderako plataforma gisa mantentzen ditu beste merkatu batzuk, hala nola, Japonia, Irlanda, Suedia eta Polonia.
37.000 langile eta 122.518 milioi eurotik gorako aktiboekin, 2020an 33.000 milioi eurotik gorako diru sarrerak eta 3.611 milioi euroko irabazi garbia lortu zituen. Konpainiak 400.000 lanpostu mantentzen laguntzen du bere hornidura katean, urtero 14.000 milioi euroko erosketak eginez. Klima aldaketaren aurkako borrokan erreferente, 120.000 milioi euroko baino gehiago erabili ditu azken bi hamarkadetan eredu energetiko jasangarri bat eraikitzeko, ingurumen, gizarte eta gobernantza printzipio sendoetan oinarrituta.