Skip to main content
31 Irizar ie bus berri GZMren flotan, Polonian!

31 Irizar ie bus berri GZMren flotan, Polonian!

Aduna, 2026ko uztailaren 21a

Joan den astean, GZMk (Górnośląsko-Zagłębiowska Metropolia) 31 Irizar ie bus berriz osatutako flota aurkeztu zuen.  Laster hasiko dira zerbitzua ematen Sosnowiec, Кwierklaniec, Katowice eta Gliwice hirietan. Flota 18 metroko 16 autobus artikulatuk eta 12 metroko 15 ibilgailu estandarrek osatzen dute. Autobus berri erabat elektrikoek garraio publikoko zerbitzu isilagoa, eraginkorragoa eta ingurumena errespetatzen duena eskainiko dute, eta horrek hiri-ingurune garbiagoak eta iraunkorragoak sortzen lagunduko du.

Irizar e-mobilitytik GZM Metropolisi eskerrak eman nahi dizkiogu gure teknologian eta garraio jasangarriko gure irtenbideetan jarritako konfiantzagatik.