Skip to main content
Irizar e-mobility, aurten ere, Go-Mobility by Mubil azokaren hirugarren edizioan izango da

Irizar e-mobility, aurten ere, Go-Mobility by Mubil azokaren hirugarren edizioan izango da

 

Irun, 2022ko apirilaren 27a

Irizar e-mobilityk hirugarren aldiz jarraian parte hartuko du Go-Mobility by Mubil azokaren hirugarren edizioan. Apirilaren 27an eta 28an egingo da Ficoba erakustazokan, eta garraio iraunkorraren arloan egin diren azken aurrerapenak ezagutzeko erreferentziazko hitzordua bihurtu da dagoeneko.

Irizar e-mobilityren standa gaur egun eskaintzen dituen elektromugikortasun soluzioei buruzko berritasun guztien bilgune eta informaziorako gune bihurtuko da berriro ere, non hiri mugikortasun iraunkor eta adimendunaren arloan duen esperientzia eta aurrerapen teknologikoak erakutsiko dituen. Bertan, iman iraunkorreko motor elektriko bat eta Irizarrek berak garatutako teknologia propioko baterien pack bat egongo dira ikusgai.

Erakustazokaren kanpoaldean Irizar ie tram bat erakutsiko da, 12 metroko luzerakoa, eta bisitariek probatzeko aukera izango dute, horretarako ezarritako eremuan zirkulatuta. Irizar Taldearen berezko teknologiarekin diseinatutako ibilgailua da; erabat elektrikoa, zero igorpenekoa, iraunkorra, eraginkorra, adimenduna, irisgarria, segurua eta konektatua.

Gainera, azokan, Irizar e-mobilityk mugikortasun iraunkorraren orainari eta etorkizunari buruzko aurkezpen batean parte hartuko du, bere elektromugikortasun soluzioei eta Europako proiektuei buruzko erakusketa batekin. Aurreko egunean, Go Mobilityren esparruan, InMove by RailGroup Mugikortasun Klusterra egingo da. Hor ere parte hartuko du Irizar e-mobilityk, "Zero igorpeneko hiriko ibilgailu industrialak" hitzaldiarekin.

Sektorean erreferente

Irizar e-mobility bat dator energia trantsizioarekin eta iraunkortasunarekin, eta hori funtsezkoa izan da enpresak bere jarduera %50 handitzeko, betiere, garraio publikoaren sektorea berraktibatzen laguntzeko helburu irmoarekin. Irizar e-mobility sektoreko erreferenteetako bat bihurtu da, Europako hiri nagusietan gero eta ibilgailu elektriko gehiago ibiltzen direlako, duten gertutasunari eta DNA berritzaile eta teknologikoari esker. Elektromugikortasuneko soluzioak Europa osoan zehar hedatu, eta hainbat herrialdetan dabiltza dagoeneko, besteak beste, Suitzan, Alemanian, Italian, Bulgarian, Alemanian eta Liechtensteinen.

Irizar e-mobilityk giltza eskurako elektromugikortasuneko soluzioak eskaintzen ditu garraio publiko iraunkor, eraginkor, adimendu, irisgarri, seguru eta konektatu baterako. Horregatik, konpromiso aktiboa hartu du ingurumenarekin, bai eta pertsonen ongizatearekin eta osasunarekin ere, eta hiri ingurune hobeak sortu ditu, bereziki azpimarratuz igorpenen murrizketa, kutsadura akustikoaren gutxitzea eta eraginkortasuna, kontsumo txikiekin, kostuak ere txikiagoak izan daitezen.

Irizar Taldearen elektromugikortasun soluzioen inplementazioan orain arrakasta bihurtu diren erronkek esperientzia gisa balio dute etorkizuneko hiri mugikortasun iraunkor eta adimenduna lortzeko bidean.