Skip to main content
Irizar e-mobilityren autobus elektriko berriak Bartzelonan hasi dira zirkulatzen

Irizar e-mobilityren autobus elektriko berriak Bartzelonan hasi dira zirkulatzen

Bartzelonako Transports Metropolitans (TMB) garraio publikoko operadoreak berriro jarri du konfiantza Irizar e-mobilityren soluzioetan, eta zero igorpeneko beste zazpi autobus jarri ditu martxan. Oraingo honetan aukeratutako modeloa 12 metroko luzera duen Irizar ie busa da.

Autobus berriek bat egin dute dagoeneko Bartzelonako hirian dabiltzan Irizar markako 79 autobus elektrikoekin.