Skip to main content
Lehen Irizar ie tram-a Zaragozara iritsi da!

Lehen Irizar ie tram-a Zaragozara iritsi da!

Guztira 68 autobus Irizar izango dira Avanzako garraio publikoko flotara batuko direnak. 51 unitate 12 metrokoak izango dira eta gainerakoak 18 metrokoak.

Gaur aurkeztu da prentsaurrekoan lehen autobus hau eta horrekin batera, Zaragozako hiri-busaren sarea modernizatzeko eta elektrifikatzeko prozesua ere abian jarri da.

ABANGOARDIAKO AUTOBUS BAT

Irizar ie tram autobusa % 100 elektrikoa da, zero igorpenekoa. Tranbien ezaugarri estetikoak ditu: tranbien edukiera handia, sarbide erraza eta barne-mugikortasuna hiri-autobusen malgutasunarekin uztartzen ditu. Orain Zaragozara iristen den modeloak 12 metroko luzera du eta 430 kWh-ko bateria-edukiera ontziratua du, 220 km inguruko autonomia ematen diona.

Bere diseinuan 240kW-ko potentzia duen motor elektriko bat erabili da, eta 150kW-ko potentzia duen karga-sistema bikoitz bat sartu da – Bai pantografo alderantzikatu baten bitartez, bai mahuka bidez –. Arrapala bikoitza du (elektrikoa eta eskuzkoa) eta 78 bidaiarientzako lekua du (26 eserita eta 52 zutik), baita bi gurpil-aulkientzako ere.

Irizar ie tram autobusaren diseinuan, lengoaia estetiko minimalista bat, apaingarririk gabekoa, oinarri hartuta, ezaugarri guztiek alderdi funtzional zehatzei erantzuten diete. Horrek erabiltzaileek berehala identifikatzen dituzten identitatea eta irudia ematen dizkio. Irisgarritasuna, segurtasuna, barne-mugikortasuna eta bidaiarien erosotasuna dira barne-arkitekturaren inspirazio-iturri. Ondorioz, bidaiari-leku argia, erosoa, zabala, atsegina eta segurua lortu da.

Bidaiarien irisgarritasun eta barne-mugikortasun handiak ditu autobusak: guztira izan ditzakeen lau ate labaingarriak, behe-zoru integrala, jarlekuen kokapena, barne-antolamendua (ibiltzeko pasillo zabalak), gurpil-aulkientzat eta/edo haur-kotxeentzat gordetako lekuen seinaleak, geldialdia eskatzeko soinu-informazioa, txartela baliozkotzeko gailuak, gidariaren lekuaren diseinua, eta sarbide erosoa eta ahaleginik gabekoa.

Barne-esparruaren diseinuaren helburua bidaiariei zabaltasun- eta argitasun-sentsazioa sorraraztea izan da. Ibilgailuaren barruko behe-zoru integralari eta jarlekuen kokapenari esker, bidaiariak oso arin igo eta jaitsI daitezke geldialdietan, eta eroso mugi daitezke ibilgailuaren barruan.