Skip to main content
Madrilgo EMTk Irizar markako 90 autobus elektrikoren eskaera egin du

Madrilgo EMTk Irizar markako 90 autobus elektrikoren eskaera egin du

2022ko maiatzaren 24a

Madrilgo Udal Garraio enpresak bere flotaren elektrifikazioan aurrera egiteko helburuarekin jarraitzen du eta, bosgarrenez, 90 autobuseko eskaera bat esleitu dio Irizar e-mobilityri. Azken eskaera honekin, Madrilgo EMTk Irizar markako zero igorpeneko 175 autobus izango ditu, guztira, bere flotan.

Irizar zero emisioko ibilgailu horiek azken belaunaldiko 430 kWh-tik gorako bateriak izango dituzte. Ibilgailuen unitate eragilea 206 kW-ko motor zentral bat izango da.

Autobusak pantografo alderantzikatuaren bidez kargatu ahal izango dira, edo kotxetegietan karga motelean.

Madrilgo Udal Garraio enpresak asmo handiko proiektuak diseinatu ditu elektrifikazioan aurrera egiteko, eta bosgarrenez Irizar e-mobilityrengan jarri du konfiantza,  90 autobus elektrikoren eskaera esleitu baitio. Orain arte Irizar e-mobilityri esleitutako autobus elektrikoen eskaera handiena da, baita Madrilgo EMTk orain arte deitutako autobus elektrikoen lehiaketa handiena ere. Azken eskaera honekin, Madrilgo EMTk Irizarko 175  autobus elektriko izango ditu bere flotan.

Carlos Sierra EMTko Garraio Zerbitzuetako Zuzendariaren hitzetan, “Madrilgo EMTk aspaldidanik du flotaren elektrifikazioaren aldeko apustu irmoa. Irizar e-mobility gurekin batera ari da eraldaketa teknologikoko prozesu honetan eta 2025ean flotaren % 25 elektrikoa izatea lortzea ahalbidetuko duen estrategian”.

 “Eskerrik asko EMT Madrili eskaera berri honengatik. Harro gaude Madrilgo EMTren eskutik proiektu handi honetan parte hartzeaz, mundu osoko garraio publikoaren elektrifikazioan erreferente baita” Txema Otero Irizar e-mobilityko zuzendari komertzialak gaineratu duenez.

EMTk bere flotan sartuko dituen ibilgailu berri horiek Irizar azken belaunaldiko 430 kWh-tik gorako bateriak izango dituzte, autobusen autonomia ezin hobea ziurtatuko dutenak, eta inbertitutako pantografo baten bidez edo Combo 2 karga-hartune bidez kargatuko dira. Ibilgailuen unitate eragilea 206 kW-ko motor zentrala izango da.

Esleipenerako EMT Madrilek banakako entseguak egin ditu autonomia eta eraginkortasun baldintzak neurtzeko. Irizar e-mobilityk emaitza errekorrak lortu ditu proba honetan, 350 km aise gaindituz.

Ibilgailuak ie bus modelokoak izango dira, 12 metro luzekoak. 2 ate, bidaiarientzako 28 eserleku, gidariarentzako  eserleku 1 eta gurpil-aulkientzat 2 gune izango dituzte. Autobus horiek, zero CO2 emisio eta zarata maila baxuko ingurumen onurak ekartzeaz gain, beren diseinuagatik ere nabarmenduko dira; izan ere, operadoreak Irizar ie tramaren ezaugarri estetiko batzuk jarriko dizkio flota honi, hala nola atzerako ispiluen ordez kamerak jartzea.