Aduna, 2022ko urtarrilaren 25a
Ibilgailu hauek, gauez kargatuko dira, eta baterien belaunaldi berria eta pisu murrizketa izango dituzte, bidaiarien gaitasuna eta autonomia haunditzeko.
Alemaniako merkatuan sendotzen jarraitzen dugu, zero igorpeneko trantsizioaren alde eginez eta herritarren bizi-kalitatea hobetuz.
Rheinbahn AG, Düsseldorf-eko garraio publikoko enpresa bat da. 800 ibilgailu baino gehiago ditu (autobusak eta tranbiak) eta egunean 62.000 bidaiari inguru garraiatzen ditu. Rheinbahnen lehentasunezko helburuetako bat autobus-flota berritzea da, zero igorpeneko propultsio teknologietara bihurtuz, eta horrela, Düsseldorf-en eta inguruetan ingurumena errespetatzen duen mugikortasunari nabarmen lagunduz.