Irizar e-mobilityk arrakasta lortzen jarraitzen du Frantzian. Kontratu bat sinatu berri du Irizar ie tram zero igorpen modeloko 15 autobus egiteko Aix en Provence hiriarentzat.
Aduna, 2018ko uztailak 27
Irizar e-mobility enpresak elektromugikortasun irtenbide osoak eskaintzen ditu hirientzat eta kontratu bat sinatu berri du RDT 13rekin. Irizar ie tram zero igorpen modeloko 12 metroko 15 autobus eta haien kargarako azpiegiturak egin eta mantentzea jasotzen du kontratuak.
Zerbitzu maila handiko autobus horiei (BHNS) L’Aixpress izena jarri diete eta Aix en Provence hiriko mendebaldea eta hegoaldea lotuko dituzte. Linean 7,2 kilometro izango ditu, Krypton aparkalekua eta Saint-Mitre parkearen artean, eta 19 geltoki izango ditu batetik bestera 350 m inguruko tartearekin. 5 minutuz behin abiatuko dira eta hainbat puntu garrantzitsutatik pasatuko dira: unibertsitatea, SNCF geltokia, Rotonde plaza, autobus geltokia eta ZAC Jas-de-Bouffan. Auto pribatuaren ordezko aukera erakargarri, berritzaile eta eraginkorra eskainiko dute.
Proiektu honetarako aurreikusten da, linea bakoitzaren hasieran eta bukaeran aukerako karga estazioak jartzea pantografo bidez eta karga inteligenteko beste batzuk kotxe-tokian.
Irizar ie tram berria, kasu honetan 12 metrokoa, Irizar Taldearen teknologiaren emaitza da, bai elektronikaren eta komunikazioen arloan eta baita sistema nagusietan ere: power traina, baterien moduluak eta kargarako sistemak.
Lehen ibilgailua 2019ko apirilean entregatuko da eta gainerakoak urte bereko irailerako izango dira martxan, BHNS L'Aixpress línea prest egon bezain laster.
RDTko iturrien arabera |Irizar autobus marka gisa aukeratzeko arrazoia dimentsio ekologiko eredugarria da, zero igorpeneko autobusak baitira, eta 4 minutu baino gutxiagoan karga daitezkeen bateriak dituztenak. Hau aurrekaririk gabeko aurrerapen teknologikoa da, Aix-Marseille-Provence metropoliak ingurumena eta bizi kalitatea zaintzeko duen konpromisoarekin lotua.
Era berean, gehitzen dute hiri barruko ibilbide horrek, etorkizuneko hiri arteko sare espresean lotura izateaz gain, maiztasuna eta zerbitzu ona eta erosotasuna eta segurtasuna emango dizkiela bidaiariei. Irizar ie tram ibilgailuaren gaitasun teknologikoaz gain, ahalegin berezia egin da Aix en Provenceko hiri paisaian armoniaz txertatzeko.
Proiektuaren datuak:
• Ibilgailuak 12 metroko Irizar ie tram
• 22 leku eserita (leku 1 besaulkia, MUPentzat 4 leku eta 1 ume kotxeentzat) 78 pertsonako gaitasuna (4 pertsona/m2 gehienez: 90 pertsona)
• 50 kilometro baino gehiagoko autonomia baldintza zailenetan (gehienezko abiadura: 70 km/h)
• 3 ate eta 9 zaintza kamera
• Kristalezko azalera handiak
• Kamerak atzera begiratzeko ispiluen ordez
• Konektatutako ibilgailua: Ibilgailu bakoitzak USB harguneak izango ditu eserlekuetan eta zutabeetan telefonoak kargatzeko eta bidaiarientzako wifia.
• Ibilgailuen karga: Ibilgailuak ibilbidean zehar horretarako definitutako puntuetan kargatuko dira eta gauez Pont de L’Arceko RDT13ren kotxe-tokietan kargatuko dira.