Aduna, 2019ko maiatzaren 22a
Irizar e-mobility UITP erakundeak antolatutako Garraio Publikoko azokan egongo da Stockholmon, ekainaren 9tik 12ra.
600 m2-ko stand-a izango du, eta UITParen goiburua bereganatuko du: |Garraio publikoaren artea|. Bertan, Irizar e-mobilityk hiri-mugikortasun jasangarriari dagokionez lortu dituen azken aurrerapenak, teknologian, diseinuan, eta berrikuntzan, erakutsiko ditu.
Hiri-mugikortasun jasangarrirako eskaintzen dituen soluzioekin, Irizar e-mobilityk garraio eraginkorrak, garbiak, eta irisgarriak bultzatu nahi ditu, ingurumenaren eta pertsonen ongizatearen eta osasunaren alde daudenak, eta hiri-ingurune hobeak sortzen laguntzen dituztenak.
Data
: Ekainaren 9tik 12ra
Stand-a
: A1110-Hall A
Lekua:
Stockholmsmässan, Stockholm