Irizar e-mobilityk Amiens Metropolekin europako kontraturik handiena sinatu du 18m-ko autobus artikulatuak egiteko, BRT sistemarekin eta zero igorpenekoak.
Adunan, 2017ko azaroaren 24an
Amiens Métropolek Irizarrengan jarri du konfiantza BRT sistema ezartzeko bere lineatako hirutan.
Amiens Metropolekin (frantzia iparraldeko hiria) hitzartutako kontratuak 18m-ko Irizar ie tram modeloko 43 autobus artikulatu fabrikatzea aurreikusten du.
Autobus horiek Adunako lantegian fabrikatuko ditu datorren urtean konpainiak. Lantegia errendimendu osoan ari da iazko ikasturtetik. Eskaera berri honekin gaur egungo modelo honen eskaera zorroan 69 unitate ditugu.
Irizar ie tram ibilgailu artikulatu %100 elektrikoa da, zero igorpenekin. Proiektu honetarako aurreikusten da, programatutako lineatan hasieran eta bukaeran aukerako karga estazioak jartzea pantografo bidez eta karga inteligenteko beste batzuk kotxe-tokian. Irizarrek, gainera, beharrezko azpiegitura guztiekin hornituko ditu lineak ondo funtziona dezaten.
Autobus honek diseinuak zerbitzua eta hiria erakargarriago bihurtu eta hiritarrari erosotasuna eskaini behar diola, ideia hori du oinarrian. Tranbia baten ezaugarri estetikoak ditu autobus honek eta bere DNAn daude gaitasun handia (155 toki), sartzeko eta irteteko eta barnean joan-etorrian ibiltzeko erraztasuna eta hiriko autobus baten malgutasuna. Gainera, zero igorpenekoa da.
Irizar ie tram hizkuntza estetiko minimalistatik abiatzen da, apaingarririk gabe, eta bere ezaugarri guztiek alderdi funtzional zehatzei erantzuten diete. Horrek erabiltzaileek berehala identifikatzen dituzten identitatea eta irudia ematen dizkio. Bere diseinuaren ezaugarri aipagarrienetakoa arku perimetral kromatua da, ibilgailuaren bolumena inguratzen duena.
Irizar ie tram berria Irizar Taldearen teknologiaren emaitza da, bai elektronikaren eta komunikazioen arloan eta baita sistema nagusietan ere: Power traina, bateriak eta kargarako aukerak. Irizarren laborategietan eta saiakuntza probetan eta ibilgailuan bertan frogatutako teknologia da.