Skip to main content
Irizar e-mobilityk autobus elektrikoz hornituko du Londres Gatwick

Irizar e-mobilityk autobus elektrikoz hornituko du Londres Gatwick

Aduna, 2025eko uztailaren 9a

Irizar e-mobilityk kontratu bat sinatu du Londres Gatwick aireportuarekin -jabe eta kudeatzaileak VINCI Airports eta GIP dira (Global Infrastructure Partners)-, autobus %100 elektrikoekin hornitzeko.

Horiek izango dira Londres Gatwickeko lehen autobus erabat elektrikoak.

14 ibilgailu berriak 18 metro luze dira, eta egonaldi luzeko aparkalekuak eta terminalak lotuko dituzte. 

Irizar ie tram da aukeratutako modeloa. Ibilgailua konpainiaren ikurretako bat da, eta hauek dira bere ezaugarri nagusiak: diseinu futurista eta minimalista izatea, tranbia baten antzeko estiloarekin, eta edukiera handia eta sarbide erraza uztartzea. Barruan maletategiak izango dituzte, erosotasun eta funtzionaltasun handiagoa lortzeko.

Irizar ie tram horiek azken belaunaldiko Irizar bateriek bultzatuta ibiliko dira, eta pantografo ultra azkarreko sistema baten bidez kargatuko dira, karga sei minutu baino gutxiagoan osatu ahal izateko.

Gainera, segurtasuna hobetzeko, autobus berriek kamera digitalak izango dituzte, eta horiei esker, nabarmen hobetuko da aurreko, alboko zein atzeko ikuspena.

Horrenbestez, Irizar e-mobilityk bere elektromugikortasun soluzioak zabalduko ditu Erresuma Batuan, zenbait hiritan dagoeneko 50 Irizar autobus elektriko baino gehiago martxan baitira.

London Gatwicki buruz

Urtean 43 milioi bidaiarirekin, London Gatwick Erresuma Batuko bigarren aireporturik handiena da, eta Europako lehen hamarretako bat. Ekonomia nazionala eta eskualdekoa bultzatzen duen azpiegitura giltzarria da, 5.500 milioi liberako balio erantsi gordina sortzen du, eta 76.000 lanpostu baino gehiago ditu (2023). Ia 60 airelineak egiten dute hegan aireportutik distantzia laburreko 150 helmuga baino gehiagotara, eta distantzia luzeko 50 baino gehiagotara.  Orduko 55 aire mugimendu egiteko gaitasuna daukanez, Londres Gatwick munduko pista bakarreko aireporturik eraginkorrena da.

Aireportua Britainia Handiko hiriburutik 45 kilometro hegoaldera dago, eta oso ondo komunikatuta dago Ingalaterrako biztanleriaren laurden bat baino gehiagorekin (15 milioi pertsona, Londres osoa barne), errepidez edo trenez, ordubete baino gutxiagoan. Sei urteko eta 2.000 milioi libera esterlinako hazkunde iraunkorreko programa bat du, asmo handikoa, 2030ean aireportua zero emisioko aireportua izan dadin, eta aireportuko iparraldeko pista nagusiarekin batera erabiliz bere ahalmena handitzeko. Vinci Airportsek %50,01eko partaidetza du aireportuan, eta Global Infrastructure Partnersek kudeatzen du gainerako %49,99a.