Skip to main content
Irizar e-mobilityk bere autobus berriak aurkeztu ditu Gijonen

Irizar e-mobilityk bere autobus berriak aurkeztu ditu Gijonen

Gijóngo Udalak eta Gijóngo Hiri Garraioen Udal Enpresak (EMTUSA), 12 metroko luzera duten 4 Irizar ie bus autobus elektriko berri aurkeztu dituzte gaur goizean. Autobus hauek 10. linean emango dute zerbitzua (Pumarin-Cabueñes Ospitalea ibilbidea).

Ibilgailu berri hauek erabat irisgarriak dira. Arrapala bikoitza dute, aulki gurpildunetarako eta haur orgatxoetarako erreserbatutako bi gune dituzte, bai eta mugikortasun urriko pertsonentzako lehentasunezko eserlekuak ere. Segurtasunari dagokionez, GSR2 ADAS araudia betetzen dute. Araudi horrek, gainera, ibilgailuaren babesa bermatzeko zibersegurtasun neurriak jasotzen ditu.