Irizar e-mobilityk teknologian, diseinuan eta berrikuntzan dituen aurrerapenak jarriko ditu ikusgai UITPk antolatutako Garraio Publikoaren munduko goi bileran, Stockholmen
Stockholm, 2019ko ekainaren 10a
Ekainaren 9tik 12ra, Garraio Publikoaren Munduko Goi bilera egingo da Stockholmen, UITPk antolatuta, eta Irizar e-mobility bertara joango da hiri mugikortasun iraunkorraren alorreko teknologiari, diseinuari eta berrikuntzari dagokionez dauzkan azken aurrerapenak erakusteko.
Irizarrek 600m2-ko stand bat edukiko du, eta han 12 metroko Irizar ie tram modeloko lehen autobusa eta 18 metroko Irizar ie bus modeloko lehen autobus artikulatua aurkeztuko ditu. Bertsio horiekin, Irizar Taldeak egun dituen zero igorpeneko ibilgailu elektrikoen gama handitu du, operadoreak edo hiriak non aukeratu eduki dezan.
Era berean, Irizarrek garatutako eta fabrikatutako bateria sistema aurkeztuko du, zeinarekin egungo merkatu europarraren premiak asetzen dituen eta operadorearen eskakizun bakoitzari ahalik eta hoberen erantzuten dion.
Energia kudeatzeko eta biltegiratzeko Irizarrek eskaintzen dituen soluzioak modularrak dira eta Ioi-Litio teknologian oinarrituta daude. Horretaz aparte, hozte sistema likidoak dituzte, zeintzuek baterien bizitza baliagarria optimizatzen eta ibilgailuak muturreko baldintza klimatologikoetan funtzionatzen uzten baitituzte. Soluzioen artean daude:
Energy pack karga motelerako. Ibilgailuak ahalik eta Km gehien egin ahal izateko eta operazio osoa egunean behin kargatuta egin ahal izateko pentsatua.
Nano pack karga azkarrerako. Autonomiaren eta kargako potentziaren arteko binomio ezin hobea; bikaina operazio mistoetarako, non ibilgailuak autonomia nahikoa duen ordu puntetan ibiltzeko. Karga motela zein azkarra izan daiteke.
Power pack karga ultra-azkarrerako. 24/7 operazio baterako eta 600 kW-ra arteko kargak egiteko soluzioa.
Gogoratu behar da Irizar e-mobilityk elektromugikortasuneko giltza eskurarerako soluzio integral eta pertsonalizatuak ematen dituela hirientzat, bai zero igorpeneko ibilgailu %100 elektrikoen fabrikazioari dagokionez, bai kargarako, trakziorako eta energia biltegiratzeko beharrezkoak diren azpiegitura sistema nagusien fabrikazioari eta instalazioari dagokienez. Taldeak oso-osorik diseinatutako eta fabrikatutako soluzioak dira eta Irizarren bermea eta zerbitzu kalitatea dituzte.
Karga adimendunerako aukera bat baino gehiago eskaintzen dira, potentziaren aldetik zein lekuaren eta operazioen aldetik bezeroek dituzten mugapenetara egokitzeko (karga motela kotxetegietan, karga azkarra pantografo bidez, edo pantografoa kotxetegietan). Denak elkarreraginean aritzeko modukoak dira erabat, ISO 15118, DIN70121, OCPP 1.6 CE mark, EMC. 61000-6-2, 61000-6-4, IEC 61851, IEC 61000 araudien arabera.
Zerbitzu sareak hedatzen jarraitzen du, eta gaur egun Irizar ibilgailuak dabiltzan leku guztietan aurkitu daiteke Irizar tailer homologatu bermedun bat; izan ere, Irizarren estrategia da elektromugikortasuneko soluzioak sartzen dituen hirietan salmenta osteko zerbitzu esklusiboa eta kalitateka ezartzea, R&M pakete pertsonalizatuekin, zeina aditu teknikoen eta tokian bertan kontratatutako pertsonen esku egongo baita, tokiko aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduta.