Irizar e-mobilityren elektromugikortasuneko soluzioak Go-Mobiltyn
Irun, 2020ko martxoaren 11
Go Mobility azokaren bigarren edizioa egin da eta bigarren aldia da Irizar e-mobilityk Go Mobility azokan parte hartu duela, berrikuntzan eta teknologian dituen azken aurrerapenak eta Euskadin garatu eta fabrikatu diren elektromugikortasuneko soluzioak aurkezteko.
Azoka gunearen kanpoaldean zero igorpeneko autobus bat edukiko du, Irizar ie tram modelokoa eta 12 metrokoa, nahi duten bisitariak bertara igo daitezen. Horretarako ezarriko den zirkuituan ibiliko da.
Eta standa izango da Irizar e-mobilityk gaur egun eskaintzen dituen nobedade guztien gaineko informaziorako topalekua. Bertan, iman iraunkorreko motor elektriko bat eta Irizarrek berak garatutako teknologiadun baterien pack bat ikusi ahal izango dira.
Energia kudeatzeko eta biltegiratzeko Irizar soluzioak, Adunan (Gipuzkoa) ditugun instalazioetan garatu eta fabrikatzen direnak, Europako merkatuaren egungo premiak asetzeko eta operadorearen eskakizun bakoitzari hoberen erantzuteko sortu dira. Sistema sendo eta segurua da, eta segurtasun elektriko, termiko eta mekanikoari buruz Europan dauden azken araudiak betetzen ditu: R100.v2, R10.v5 eta UN38.3.
Eremu guztietan nabaritzen da Irizar e-mobilityk ingurumenarekin duen konpromisoa. Gaur egun, bigarren bizitza bat eskaintzen die bere bateriei, autobusetan bizi ziklo erabilgarria amaitu ondoren berrerabili ahal izateko, zerbitzuguneetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituretako biltegiratze elementu gisa.
Eta duela gutxi energia berdearen lantegi bihurtu da, Euskal Herriko eguzki parke fotovoltaikorik nagusian egin duen inbertsioari esker, han sortzen den energia fotovoltaikoa bere ibilgailu elektrikoen fabrikaziorako erabiltzeko.
Europako lehen elektromugikortasuneko plantak, Gipuzkoako Aduna herrian orain dela 2 urte baino gehiago inauguratu zenak, 220 enplegatu baino gehiago ditu jada bere plantillan. Kopuruak garbi adierazten du Irizar Taldeak tokiko enplegua sortzearen eta Euskadin fabrikatzeak dakarren balio erantsi handiaren alde egiten duela.
Bere zero igorpeneko soluzioak Europako 8 herrialdetan daude jada, eta Euskal Herriko hiru hiriburuek garraio sistema erabat garbia dute ezarrita. Urte batzuk dira Donostian eta Bilbon ikusten ditugula zirkulatzen Irizar ie bus modeloko autobus elektrikoak, 12 metrokoak, eta Gasteizen laster hasiko dira ibiltzen hiritik Irizar ie tram modeloko 13 autobus, zero igorpenekoak.