Irizar e-mobilityk 10 autobus elektriko berri entregatu dizkio Tuvisari. Ibilgailu horietatik sei 18 metroko artikulatuak dira, eta lau, 12 metrokoak, eta guztien artean berotegi efektuko 600 tona gas isurtzea saihestuko dute urtean.
Autobus berriak Gasteizen 2022az gero zerbitzua eskaintzen duten beste 13 ie tramei gehituko zaizkie.