Irizar ie tram zero igorpeneko autobus artikulatu % 100 elektrikoak Espainiako 2018ko Urteko Autobusa saria eta Urteko Ibilgailu Industrial Ekologikoa saria eskuratu ditu.
Adunan, 2018ko urtarrilaren 18an
2018a bi sari garrantzitsurekin hasi da Irizar Taldearentzat. Irizar ie tram, merkaturatu berri den zero igorpeneko autobus artikulatu % 100 elektrikoak bi sari jaso ditu, Espainiako 2018koUrteko Autobusa saria eta Urteko Ibilgailu Industrial Ekologikoa saria.
Sariak, Transporte 3 eta Viajeros errepidezko garraioaren sektorearen aldizkariek sortuak direnak, autokar eta autobusen modelo berrien bikaintasuna saritzen dute, eta estatuan autokar eta autobusen kategorian dauden saririk garrantzitsuentzat jotzen dira.
Epaimahaia bidaiarien garraioko sektoreko enpresariek, elkarteek, espezialista teknikoek eta automobilgintza, mugikortasun elektriko eta ingurumeneko adituek osatu dute eta erabaki dute 2018ko Urteko Autobusa saria eta Urteko Ibilgailu Industrial Ekologikoa saria Irizar electric tram-i (ie tram) ematea.
Sari banaketa Novotel Madrid Center hotelean izan zen urtarrilaren 17an eta han izan dira José Manuel Orcasitas Irizar taldeko Zuzendari Nagusia eta Hector Olabe, Irizar e-mobility enpresa berriko zuzendaria. Ekitaldian 500 lagun inguru izan ziren, haien artean sektoreko enpresariak, sektoreko elkarte nagusietako kideak eta erakundeetako ordezkariak.
José Manuel Orcasitasen hitzetan, |Sari bikoitz hau Irizar Taldeak azken urteetan egindako jauzi estrategiko handiaren ordaina da, eta gure marka lehen postuetan kokatzen da horrela soluzio teknologiko oso eta abangoardiakoak eskaintzeko orduan, beri ere iraunkortasunera eta herritarren ongizatera bideratuak|.
Hector Olabek, bestalde, nabarmendu du, |Oso harro gaude Irizar ie tramek bi sari hauek irabazi dituelako, Irizar taldean sortutako teknologiaz osatuta baitago: propultsio sistema, energia metatzeko sistema, software garapen guztia eta baita ibilgailuen edota ibilgailu-azpiegitura arteko komunikazioa ere|. Kargarako estazioak ere geuk garatzen ditugu eta horrek ahalbidetzen digu giltza eskuan motako elektromugikortasun soluzio global eta pertsonalizatuak eskaintzea Europako hiri guztiei.
Hau da Irizarko ibilgailu batek urte berean bi sariak irabazi dituen lehen aldia. Eta Irizarko autobus elektrikoak bi sariak irabazi dituen bigarren aldia.
Irizar ie tram
Irizar ie tram 18 metroko autobus artikulatua da. Tranbia baten ezaugarri estetikoak dituen autobusa da, eta oinarrizko ideia da diseinuak zerbitzuaren eta hiriaren erakargarritasunaren eta hiritarraren erosotasunaren garapenaren zati izan behar duela.
Ibilgailu berri honen DNA definitzen duten ezaugarriak dira tranbia baten gaitasun handia eta sartu eta irteteko eta barruan ibiltzeko erraztasuna, eta hiriko autobus baten malgutasuna, zero igorpenekoa izateaz gain.
Irizar ie tram hizkuntza estetiko minimalistatik abiatzen da, apaingarririk gabe, eta bere ezaugarri guztiek alderdi funtzional zehatzei erantzuten diete. Horrek erabiltzaileek berehala identifikatzen dituzten identitatea eta irudia ematen dizkio.
Xehetasun txikienak ere zaindu dira tranbiaren estetika lortzeko, adibidez, abatz-estalkiak edo atzerako ispiluak; azken horiek kamerekin ordezkatu dira eta irudiak gidariaren bi aldeetan dauden pantailetan agertzen dira ibilgailu barruan.
Irisgarritasunak, segurtasunak, zirkulazio joan-etorriak eta bidaiariaren erosotasunak inspiratu du barrualdeko arkitektura.
Gure teknologia, aitzindaria eta abangoardiakoa
Irizar ie tram berria Irizar Taldearen teknologiaren emaitza da, bai elektronikaren eta komunikazioen arloan eta baita sistema nagusietan ere: power traina, bateriak eta karga sistemak.
Irizarren laborategietan eta saiakuntza probetan eta ibilgailuan bertan frogatutako teknologia da. Teknologia honek elektrifikazioan inplikatuta dauden sistemen arteko energia fluxua optimizatzen du, hala nola propultsio sisteman, baterien biltegiratzean, EBS eta ekipamendu osagarrian.
Bateriak, potentzia dentsitate handikoak eta bizitza baliagarri luzekoak, LTO familiako (Lithium Titanate Oxide) Ioi Litiozkoak dira.
Irizar motorra iman etengabeekiko motor sinkronoa da eta 230 kW-eko potentzia dauka, eskatutako zereginei erantzuteko lain.
Klimatizazio sistema, zero igorpeneko ibilgailu elektrikoetarako bereziki diseinatu dena, oreka ezin hobea da bidaiarien erosotasun termikoaren eta Irizarrek bere ibilgailu elektrikorako lortu duen optimizazio energetikoaren artean.
Eta 18 metroko ibilgailuetan jartzen diren ateak Masatsek garatutako ate elektrikoak dira; aurrealdekoa baskulagarria segurtasun sentsorearekin eta, gainerakoak, irristagarriak sentsorearekin, metrokoen tankerakoak.
Zalantzarik gabe fidagarritasun eta eraginkortasun osoa eskaintzeko sortutako autobusa.
Karga Pantografo bidez
Irizar pantografo berriarekin ibilgailua minutu gutxitan kargatu daiteke, ibilbidean zehar. Diseinu modernoa eta minimalista dauka, hiri paisaiarekin erraz bat egiteko pentsatua.
Kargarako estazioak hiriko toki estrategikoetan jartzen dira, linea bakoitzaren hasieran edo bukaeran. Sistema horrek beso artikulatu bat dauka etan automatikoki zein eskuz konektatu daiteke kargagailua autobus baterietara. Minutu gutxitan kargatzen da, 5 minutuan gutxi gorabehera.