Luxenburgok zero igorpeneko Irizar ie bus ereduko 21 autobus izango ditu
Aduna, 2018ko urriaren 25
Voyages Emilie Weber taldeak 18 m-tako, zero igorpeneko 14 Irizar ie bus autobus berri, %100 elektriko eskuratu ditu. Hauek dagoeneko errendimendu osoan Luxenburgotik ibiltzen diren 12 m-tako 7 Irizar ie bus-ei elkartzen zaizkie. Gaueko karga bidez jarduten duten 18 m eta 525 kWh-ko lehenengo autobus artikulatuak dira. Halaber, eskurapen honek konpontze eta mantentze kontratuak hartzen ditu barne.
Gaur egun Irizar-ek, haren zerbitzu-estrategiaren emaitza gisa, kalitatezko salmenta ondoko zerbitzu esklusibo bat du Luxenburgon, operadoreari konpontze eta mantentze paketeak (R&M) eskaintzeko. Tokiko aditu teknikoek eta kontratatutako langileek kudeatzen dute zerbitzu hori eta horrek, aldi berean, aberastasun eta tokiko enplegua sortzera lagundu du.
Kontratuak zero igorpeneko Irizar ie bus ereduko 18 m-tako 14 autobus elektriko artikulatuen emate eta mantentzea hartzen du barne, eta baita haien kargarako azpiegiturak ere.
Irizar ie bus-ak Irizar Taldeko teknologia erabiltzen du, bai elektronikan eta komunikazioetan zein ibilgailuaren sistema nagusietan: power train, baterien moduluak eta karga-sistemak.
3 ate ditu eta 51 eserleku, besaulki 1 gidariarentzat, 4 besaulki tolesgarri eta 2 gune gurpil-aulkientzako; guztira 104 bidaiarientzako gaitasun totala du. Ibilgailu hauek 200-220 km-ko autonomia dute eta gauean zehar kargatuko dira, Irizar Taldeak ere garatutako eta fabrikatutako 14 kargagailu elkar-eragingarrien bidez, Combo– CCS2 motatako karga-hargunea dutenak.
Lehen ibilgailuak 2019ko martxotik aurrera emango dira.
Voyages Emile Weber taldea Luxenburgoko bidaiarien garraiorako konpainiarik handienetakoa da. Garraio-zerbitzuetan bikaintasuna lortu du eta arrakastatsua da haren balioengatik: kalitatea, erantzukizun-zentzua, tradizioa eta berrikuntza.
Kontratu berri honen sinadurarekin, Voyages Emilie Weber taldeak garraio publikoa elektrifikatzen jarraitzen du, bere |empoweringMobility| proiektuaren barruan, zeinak mugikortasunaren elektrifikazioa, jasangarritasuna eta hiriaren zein hiritarren bizi-kalitatearen hobekuntza duen helburu.
Proiektuaren datuak
- Ibilgailuak: 18 metroko luzerako 14 Irizar ie bus
- 51 eserleku (besaulki 1 gidariarentzat, 4 besaulki tolesgarri, 4 gune mugikortasun urriko pertsonentzako eta 2 gune gurpil-aulkientzako) 104 pertsonentzako gaitasuna
- 200-220 kilometroko autonomia
- 3 ate eta arrapala elektrikoa
Ibilgailu konektatua: Ibilgailu bakoitzak barretan USB-harguneak izango ditu telefonoa kargatzeko, eta bidaiarientzako wifi-a ere izango du.
Ibilgailuen karga: Ibilgailuak gauean zehar kargatuko dira.