Luxenburgok Irizar-i autobus elektrikoen eskaera berria egin dio
Aduna, 2019ko urtarrilak 11
Oraingo honetan Voyages Simon enpresa izan da Irizar e-mobility-n konfiantza izan duena zero igorpeneko eta %100 elektrikoak diren 12 metroko luzerako 6 autobusen erosketarekin, bai eta haiek kargatzeko azpiegituren erosketarekin ere. Halaber, eskurapen honek konpontze- eta mantentze-kontratuak hartzen ditu barne.
Gaur egun Irizar-ek, haren zerbitzu-estrategiaren emaitza gisa, kalitatezko salmenta ondoko zerbitzu esklusibo bat du Luxenburgon, operadoreari konpontze- eta mantentze-paketeak (R&M) eskaintzeko. Tokiko aditu teknikoek eta kontratatutako langileek kudeatzen dute zerbitzu hori eta horrek, aldi berean, aberastasun eta tokiko enplegua sortzera lagundu du.
Irizar ie bus modeloa, kasu honetan 12 metroko luzera duena, Irizar Taldeko teknologia duen produktua da, bai elektronikan eta komunikazioetan zein ibilgailuaren sistema nagusietan: power train, baterien moduluak eta karga-sistemak.
Ibilgailu honek 2 ate ditu eta 40 eserleku, besaulki 1 gidariarentzat, 2 besaulki tolesgarri eta gune 1 gurpil-aulkientzako; guztira 72 bidaiarientzako gaitasun totala du. Ibilgailu hauek 220 km-ko autonomia dute eta gauean zehar kargatuko dira, Irizar Taldeak ere garatutako eta fabrikatutako 6 kargagailu elkar-eragingarrien bidez, Combo– CCS2 motatako karga-hargunea dutenak.
Ibilgailuak Luxenburgoko linea ezberdinetan sartuko dira eta 2019ko ekainean entregatuko dira.
Luxenburgok zero igorpeneko 27 Irizar autobus %100 elektriko izango ditu
Ez dago zalantzarik Irizar Luxenburgon erreferente bat bihurtzen ari dela eskurapen berri honekin, Luxenburgoko hiriak zero igorpeneko 27 autobus Irizar %100 elektriko izango baititu.
Voyages Emilie Weber Taldeak 21 autobus elektriko Irizar eskuratu ditu jada eta horietako 7 errendimendu osoan zirkulatzen ari dira Luxenburgotik. Orain, Voyages Simon enpresak eskuratutako 6 ale berriak gehituko zaizkie.
Proiektuaren datuak
- Ibilgailuak: 12 metroko luzerako 6 Irizar ie bus
- 40 eserleku (4 gune mugikortasun urriko pertsonentzako), besaulki 1 gidariarentzat, 2 besaulki tolesgarri eta gune 1 gurpil-aulkientzako. 72 pertsonentzako gaitasuna
- 200-220 kilometroko autonomia
- 2 ate eta arrapala elektrikoa
Ibilgailu konektatua: Ibilgailu bakoitzak barretan USB-harguneak izango ditu telefonoa kargatzeko
Ibilgailuen karga: Ibilgailuak gauean zehar kargatuko dira